Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Johnny-k bere fusila hartu zuen

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2018ko martxoaren 7a, asteazkena - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Lehen Mundu Gerrako soldadu bat ospitalean esnatzen da guztiz nahasita, betirako giltzapetuta, itsu, gor, mutu eta beso zein hanka gabe bombardaketa batean izandako eztandaren ondorioz. Hasiera batean ez da gertatu denaz eta bere egoeraz ohartuko, vaina pixkanaka jabetuko da.

Ez dirudi Dalton Trumboren novela eta filmaren tituluak istorioarekin erlazio asko duenik. Gerren gaiztakeriaz ohartzen duen lan honen izen bitxiak, ordea, George M. Cohan-en abesti nazionalista batean du jatorria. Honek gerraren alde egiten du eta gazte estatubatuarrak parte hartzera deitzen ditu. Over there abestia «Johnny, get your gun» (`Johnny, har ezazu fusila´) esaldiarekin hasten da eta argi dago gudara deitzen duela gazte abertzale estatubatuar oro.

Trumboren lanaren titulua esaldi horri emandako erantzuna da, bere mezua Johnnyk fusila hartu eta gerrara joan izanaren ondorio gisa ulertu daiteke.
Filma Luis Buñuelek zuzentzea pentsatuta zegoen arrean, azkenean Dalton Trambo nobelaren idazlea norberak idatzi zuen ere gidoia, lehen eta azken aldiz kamera aurrean jarri behar izan zena.

Cannes-ko zinemaldia: Epaimahaiaren Sari Nagusia, FIPRESCI saria. Urrezko globoak: Gizonezko etorkizun oparoari izendapena (Timothy Bottoms). Gidoi idazle Sindikatua (WGA): Drama gidoi adaptazio onenari izendapena.

  • Zuzendaritza eta gidoia: Dalton Trumbo.
  • Argazkigintza: Jules Brennen (C)
  • Musika: Jerry Fielding
  • Antzezleak: Timothy Bottoms, Jason Robards, Donald Sutherland, Marsha Hunt, Diane Varsi, Kathy Fields, Charles McGraw
  • Hizkuntza: ingelera gaztelerazko azpitituluekin
  • Iraupena: 111 minutu

Bilatzailea