es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

The Sound We See

Huarte Arte Garaikideko Zentroa

2018/02/23 - 2018/03/05

A Iruñea City Symphony | Iruñea hiriaren sinfonia bat

Elkarlanerako esperientzia honekin bat egin nahi duzu eta Iruñea hiriaren filmazio sinfonia bat sortu?

The Sound We See, elkarlan-sorkuntza filmikorako mundu mailako mugimendua da, Iruñera iritsiko da hiriaren Sinfonia bat sortzeko. Walter Ruttmann eta Dziga Vertov, XX. mendeko abangoardiako dokumentalisten lana abiapuntu izanik, sinfoniek hiriaren izpiritua eta berezitasunak atzitzen dituzte eguneroko bizitzako irudiak konbinatuz.

Abangoardiako dokumentalista hauen teknikez jabetuz eta birdefinituz, parte-hartzaileek  24 minutuko film-artisaua egingo dute  Super8 kamerak eta errebelatu era ekologiko bat erabiliz. Sortutako filma, Iruñea hiriaren inguruko ospakizun zinematiko bat izango da eta zuzeneko musikarekin, Punto de Vista festibalaren itxiera ekitaldian estreinatuko da, martxoaren 10ean.

Lantegia Lisa Marr eta Paolo Davazo, zine errealizadore, hezitzaile eta ekintzaile zinematografikoek eskainiko dute, hauen lana, elkarlan-sorkuntza eta eraldaketa sozialaren katalizatzaile izatea da. Egun, Los Angeles hirian dagoen Echo Park Film Centerra zuzentzen dute, heziketa filmiko analogikoan oinarritzen den arte komunitariorako gunea. The Sound We See Los Angelesen garatu zen lehen aldiz, ondoren Holanda, Vietnam, India, Kanada, Ingalaterra, Alemania, Japon, Suedia, Mexiko, Bulgaria eta Letoniara bidaiatu izan du Hiriko Sinfonia propioak sortuz.

PARTE-HARTZAILEAK:

Ikus-entzunezkoetan interesa duten 18 urtetik gorako pertsonak. Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Arte Ederretako ikasleak. Ez da Super 8 edo 16mm-en inguruko aurre ezagutzarik behar. Gehienez 20 lagun.

HIZKUNTZA: Ikastaroa ingelesez izango da.

DATAK:

  • Otsailaren 23tik, martxoaren 5era. hiru saio partaideko eta antolaketa bilera bat.
  • Otsailaren 23an 16:00etatik, 20:00etara.: Lehenengo bilkura partaide guztiekin. Gainontzeko ekintzak bertan koordinatuko dira.
  • Otsailaren 23tik, 25era: Partaide bakoitzak  bi orduko grabazio bat burutuko du hiriaren puntu batean. Zerbait grabatzeke geratzen bada 26, astelehenean egingo litzateke.
  • Otsailaren 27tik, martxoaren 1era: partaide bakoitzak, bi orduz prozesatuko du bere grabazioa Uharte Zentroan.
  • Martxoaren 3 eta 4ean: Partaide bakoitzak sortutako materiala editatuko du  ordubetezUharte Zentroan.
  • Partaideek Lisa Marr eta Paolo Davazoren laguntza jasoko dute prozesua aurrera eramateko.

KUOTA:

20 euro

Izen-emateko, bete formularioa  otsailaren 15a baino lehen.

DOSSIERRA PDFan

CARTEL 

BESTE HIRI BATZUETAKO SINFONIA GRABAKETAK:

Vratsa, Bulgaria, https://sellyourtvandcometothecinema.org/2017/06/17/6-16-17-all-roads-lead-to-botev/
Mexiko Hiria, https://sellyourtvandcometothecinema.org/2017/01/17/1-16-17-we-heart-dektol/

Bilatzailea