Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Jainkoen ilunabarra

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2018ko otsailaren 21a, asteazkena - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Joe Gillis bigarren mailako idazle gaztea da eta hartzekodunen jarraipena jasaten du. Norma Desmond-en luxuzko extean babes hartzen du askotan. Desmond zinema mutuko izarra izan zen garai batean eta gaur egun errealitatetik kanpo bizi da bere morroi Maxekin batera. Une batean, aktoreak Joeri berak idatzitako gidoi bat zuzentzeko eskatzen dio. Zinema mundura itzuli nahi du.

Billy Wilderren maisulana da pelikula hau. Ironia fina erabiliz, Hollywood-eko gehiegikeriei kritika egiten die. Timealdizkariak adierazi zuenez, "Hollywood-eko txarrena Hollywood-eko onenaren eskutik” kontatutako istorioa da. Denboraren igarotzea, ego handiak eta galdutako lilura berreskuratzeko ahalegin etsitua Swanso-en begiradan biltzen dira. Kritiko batzuk une hartan dagoeneko pelikularen garrantzia aurreikusteko gai izan ziren: The Hollywood Reporter-ek, adibidez, etorkizuneko belaunaldiek film honen edertasuna ikertuko zutela aipatu zuen eta lan hau “artearen lekzio bat eta pantailaren zientzia” bilakatuko zela ere esan zuen.

3 Oscar irabazi zituen: Gidoi onena, Z/B Arte zuzendaritza, Soinu banda orijinala. 4 Urrezko Globo, Pelikula onenarena, tartean. National Board of Review: Pelikula onena. Gidoilarien sindikatua (WGA): Drama gidoi onena.

  • Zuzendaria: Billy Wilder
  • Gidoia: Charles Brackett, Billy Wilder, D.M. Marshman Jr.
  • Argazkia: John F. Seitz (ZetaB)
  • Musika: Franz Waxman
  • Aktoreak: William Holden, Gloria Swanson, Erich von Stroheim, Nancy Olson, Fred Clark, Lloyd Gough, Jack Webb, Franklyn Farnum, Cecil B. de Mille, Buster Keaton.
  • Hizkuntza: Ingeleraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
  • Iraupena: 110 minutu.

Bilatzailea