Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Gilda

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2018ko otsailaren 14a, asteazkena - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Johnny Farrell (Glenn Ford) tranpak egiten dituen abenturazalea da eta Buenos Airesera joan da. Bertan dagoela, larrialdi batetik salbatzen du Ballin Mundson-ek, luxu handiko kasino baten jabeak. Konfiantzako lagunak bilakatzen dira eta, egun batean, Mundson-ek bere emazte Gilda (Rita Hayworth) aurkezten dio. Bere harridura itzela da: emakume hura izan zen, hain zuzen ere, gaur egun dena bilakatu zuen emakumea: gizon sumindu eta ziniko bat.

Pelikula honek ospea eman zion Rita Hayworth-i. Zintaren soinu bandak, aktoreak abesten dituen Nire maitea eta Put the Blame on Mame bezalako kantuak biltzen ditu.Bigarren abesti hori kantatzerakoan, aktoreak modu sentsualean eskularru bat kentzen du. Eszena horrek zalaparta sortu zuen eta pelikulak arazoak izan zituen zentsurarekin, eszena hori striptease fin bat bezala ulertu baitzen. Aktorearen jatorri espainiarra zela-eta estreinatu ahal izan zen filma Espainian. Izan ere, pelikulak izan zuen arrakasta loria nazional gisa hartu zuten askok Espainian. Filmaren beste une ezagun bat Glenn Fordek Gildari zaplaztekoa ematen diona da. Fordek Zinemaldiko Donostia saria jaso zuen 1987ean eta, besteak beste, Gilda proiektatzeko eskatu zuen bere omenez egindako zikloan. 

Hainbeste urte eta gero, pelikula honek misterioa mantentzea lortu du. Film ederra da, eta hasiera batean ematen duena baino konplexuagoa ere bada. Bere azpian dagoen kondaira ulertzeko eta zinema modernoaren alorrean lehen mailako lana dela ikusteko, begi zorrotzekin ikusi behar da.

Proiekzio honen bitartez, Margarita Cansino (Rita Hayworth gisa ezagutzen duguna) jaio zenetik 100 urte pasa direla omendu nahi dugu. Eduardo Cansino deitzen zen Sevillako dantzariaren (aktorea ere zena) alaba zen. American Film Institutek egindako zinema izar handienen zerrendan 19. postuan azaltzen da eta garaiko kazetariek “amodioaren jainkosa” ezizena jarri zioten.

  • Zuzendaritza: Charles Vidor
  • Gidoia: E. A. Ellington, Jo Eisinger, Marion Parsonnet
  • Argazkia: Rudolph Maté (ZetaB)
  • Musika: Hugo Friedhofer
  • Aktoreak: Rita Hayworth, Glenn Ford, George Macready, Joseph Calleia, Steven Geray, Joe Sawyer, Gerald mohr, Mark Roberts, Ludwig Donath, Donald Douglas. 
  • Hizkuntza: Ingleraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
  • Iraupena: 110 minutu.

Bilatzailea