Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Bizirik dagoen izaki baten kronika

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2018ko otsailaren 6a, asteartea - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Bigarren Mundu Gerra bukatu eta gutxira, Kiiji Nakajimak, Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketekin beldurtuta geratu den agureak, bonba atomikoen kontrako babeslekua eraikitzea erabakitzen du. Beranduago, bere familiarekin batera Brasilera emigratzea bururatzen zaio, mehatxu nuklearra saihesteko asmoz. Bere familia, ordea, ez dago prest berarekin joateko ezta euren diru guztia abentura horretan inbertitzeko ere. Auzian bitartekaritza egiteko, familia arazoak konpontzeko Auzitegia eratzen da, eta Harada dentista horren partaidea izango da. 

  • Zuzendaritza: Akira Kurosawa
  • Gidoia: Hideo Oguni, Shinobu Hashimoto.
  • Argazkia: Asakazu Nakai (ZetaB)
  • Musika: Masaru Satô
  • Aktoreak: Toshirô Mifune, Takashi Shimura, Minoru Chiaki, Noriko Sengoku, Hiroshi Tachikawa
  • Hizkuntza: Japonieraz, gaztelaniazko azpitituluekin
  • Iraupena: 103 minutu

Bilatzailea