es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

El Irati S.A.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2018/02/01 - 2018/03/04

 

Nafarroako Artxiboak El Irati S.A. enpresaren historiari buruzko erakusketa hartuko du, joan den mendeko garrantzitsuenetako bat izan baitzen Nafarroan.

Agoitz eta eskualdearen garapen-motorra izan zen enpresa-konplexu hori ia XX. mende osoan zehar, mila pertsona baino gehiagori ere lana emateraino.    Erakusketaren bidez, Agoizko Udalak, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gaztedia Departamentuaren zein Nafarroako Kutxa Fundazioaren lankidetzaz, bere kezka agertu nahi du Ekai-Longidako Zerrategia auzoaren industria-ondarearen galeragatik, apurka-apurka hondatzen ari baitira bertako instalazioak 1990eko hamarkadan jarduera utzi zutenetik.

Erakusketa 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara dago ikusgai, asteko egun guztietan, asteburuak eta jaiegunak barne. Sarrera librea eta doan da.