es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Paisaia irudia

Oteiza museoa (Altzuza)

hurrengo saioak

Iranzu Antonarekin lantegia, praktika artistikora zuzendua. Lantegi honetan paisaiaren irudira hurbiltzeko modu desberdinak landuko dira. Zenbait ikusmolderi buruz hitz egingo da eta lan egiteko modu desberdi- nak garatuko dira. Gainera, Jorge Oteiza Fundazio Museoaren espazioak izan- go ditugu, eta horiek aberastu egingo dute arkitekturaren eta paisaiaren arteko harremanaren berrirakurketa, leku bat eraikitzea ahalbidetzeaz batera. Urtarrilak 27 eta 28. Larunbata, 10:30etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte. Igandea, 10:30etatik 14:00ak arte. Matrikula: 70 €. Parte hartze ziurtagiria emango da. Aurrez izena eman behar da didactica@museooteiza.org helbidean.

Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerren

Ni, denetan okerrena, beste ezagutza formen esplorazioan oinarritutako proiektu artistiko bat da. Teoria kri- tiko feministatik abiatzen da ezagutza forma nagusia zalantzan jartzeko eta beste jakintza modu batzuk eta gure errealitatea ezagutzeko forma berriak proposatzeko. Proiektu honen aburuz, identitateak bigunak, ezegonkorrak eta performatiboak dira, eta kokatutako ezagutzatik, gorputzetik eta mugako existentzietatik lan egiten saiatzen da.

Ni, denetan okerrena hiru egoitzatan dago banatuta: Nafarroako Museoa, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa eta Jorge Oteiza Fundazio Museoa. 24 artista (22 artista + holtz tolesgarri anonimo koloniala + Francis Bartolozzi + Oteizaren obra), nafarrak gehienak, aipatu gai hauetara hurbilduko dira euren interes artistiko eta ikerketatik abiatuta. Aurkezten diren arteproposamen gehienak erakusketarako berariaz eginak izan dira.

Bilatzailea