Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Txoriak

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2018ko urtarrilaren 24a, asteazkena - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Melanie San Francisco-ko klase altuko gazte aberats eta snob-a da. Kasualitatez, txoridenda batean Mitch Brenner ezagutzen du. Berak Melanie-ren bizitza eroa prentsaren bitartez ezagutzen du. Axolarik gabe tratatzen du eta neska haserre joaten da dendatik. Izan ere, ez dago ohituta jendeak horrelako tratua ematera. Perikito batzuk enkargatzen ditu eta Mitch-en amaren etxera, Bodega Bay-era, joaten da. Heltzen denean, txoriak erotu egiten dira eta bertan dauden biztanle guztiei eraso egiten diete modu basatian. Orduak aurrera egin ahala, egoerak okerrera egiten du.

Pelikula honen gidoiaren oinarria 1952ean idatzitako eta izen bereko eleberri labur bat da. Daphne du Maurier-ek idatzi zuen eleberria eta, era berean, gertaera erreal batzuetan dago oinarrituta. Hasiera batean, jatorrizko eleberriaren egokitzapena telebista programa batean 1950ko hamarkadan erakusteko prestatu zen. "Alfred Hitchcock-ek aurkezten du…" izan behar zuen programa, baina, azkenean, gidoia hain ona zen, pelikula batean bilakatzea erabaki zuela. ​
2016. urtean Estatu Batuetako Kongresuak adierazi zuen pelikula honek interes “kultural, historiko eta estetiko” adierazgarria duela eta National Film Registry artxiboan sartzeko hautatua izan zen. 

The Birds, AEB, 1963

  • Zuzendaritza: Alfred Hitchcock
  • Gidoia:Evan Hunter
  • Argazkia: Robert Burks (C)
  • Musika: Bernard Herrmann
  • Aktoreak: Tippi Hedren, Rod Taylor, Jessica Tandy, Suzanne Pleshette, Veronica Cartwright, Ethel Griffies, Charles McGraw, Doreen Lang, Ruth McDevitt.
  • Hizkuntza: J.B. ingeleraz, gaztelaniazko azpitituluekin 
  • Iraupena:115 minutu

Bilatzailea