Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Bitartekaritza jarduera Mireya Martín eta Sofía Alberorekin

Bitartekaritza jarduera Mireya Martín eta Sofía Alberorekin.

Komisario-proiektuaren inguruko elkarrizketa plurala eta irekia sortzeko tartea. Leku mugatua. Informazio gehiago: www.museodenavarra.navarra.es helbidean.

Ordutegia Nafarroako Museoaren web gunean jakinaraziko da.

Urtarrila: Asteartea 23, ostirala 26 eta asteartea 30.
Otsaila: Ostirala 2.

Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerren

Ni, denetan okerrena, beste ezagutza formen esplorazioan oinarritutako proiektu artistiko bat da. Teoria kri- tiko feministatik abiatzen da ezagutza forma nagusia zalantzan jartzeko eta beste jakintza modu batzuk eta gure errealitatea ezagutzeko forma berriak proposatzeko. Proiektu honen aburuz, identitateak bigunak, ezegonkorrak eta performatiboak dira, eta kokatutako ezagutzatik, gorputzetik eta mugako existentzietatik lan egiten saiatzen da.

Ni, denetan okerrena hiru egoitzatan dago banatuta: Nafarroako Museoa, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa eta Jorge Oteiza Fundazio Museoa. 24 artista (22 artista + holtz tolesgarri anonimo koloniala + Francis Bartolozzi + Oteizaren obra), nafarrak gehienak, aipatu gai hauetara hurbilduko dira euren interes artistiko eta ikerketatik abiatuta. Aurkezten diren arteproposamen gehienak erakusketarako berariaz eginak izan dira.

Hurrengo saioak

Nafarroako Museoa - Iruña

2018ko urtarrilaren 23a, asteartea - 10.00etan

Nafarroako Museoa - Iruña

2018ko urtarrilaren 26a, ostirala - 10.00etan

Nafarroako Museoa - Iruña

2018ko urtarrilaren 30a, asteartea - 10.00etan

Nafarroako Museoa - Iruña

2018ko otsailaren 2a, ostirala - 10.00etan

Bilatzailea