Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Frankenstein-en neskalaguna

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2018ko urtarrilaren 12a, ostirala - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Ekaitza dagoen gau batean, Percy B. Shelley-k eta Lord Byron-ek Frankestein eta monstruari buruzko istoria dela-eta zoriondu egiten dute Mary W. Shelley. Idazleak gogorarazten die bere nahia irakaspen moral bat sortzea zela, eta erantsen du oraindik ez diela istorio osoa kontatu. Mary-k gonbidapena luzatzen die falta diren gertaera guztiak ezagutu ditzaten. Ekintza berri guztiak lehen filma bukatu ondoren gertatzen dira.

Doctor Frankensteinek sortutako munstroaren ihesa eta gero, Dr. Praetorius gaiztoak monstruarentzako bikote bat sortzea proposatzen dio zientzilariari.
 Film honetan James Whale-k Universalek pelikula egiteko eman zion aurrekontua aprobetxatu zuen eta garai guztietako film bikain hau sortu zuen. Izan ere, seriea hasi zuen filma (Dr. Frankenstein, J. Whale 1931) baino hobea da pelikula hau. Eta ez hori bakarrik, estudioak eskaini zion askatasunari esker, obra propio bat sortu zuen erlijioa, marjinaltasuna eta ezarritako ordenari egindako erasoa lanaren ardatz bilakatuz. 

Pelikula honek modu bikainean lotzen ditu eleberria eta zinemaren fikzioa. Elsa Lanchesterrek, gainera, lan bikoitza izan zuen nobelagile gisa eta monstruoaren neskalagun bezala. 

1998ko azaroan, Amerikako Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak film hau hautatu zuen beste batzuekin batera National Film Registry artxiboan egoteko. Artxibo horretan biltzen dira interes “kultural, historiko edo estetikoa” duten pelikulak. Halaber, Timealdizkariko kritikoek historiako 100 pelikula onenen artean kokatu zuten honako hau. 2008ean Empire aldizkariak irakuleen eta kritikoen artean inkesta bat egin zuen jakiteko zeintzuk ziren garai guztietako 500 pelikula onenak eta Frankensteinen neskalagunak 204. postua jaso zuen. Mary W. Shelley-en nobelatik abiatuta egin den pelikula onena da. Aurten 200 ospatzen ditugu eleberri hura idatzi zenetik.

The Bride of Frankenstein, AEB, 1935

  • Zuzendaritza: James Whale
  • Gidoia: John L. Balderston, William Hurlbut
  • Argazkia: John D. Mescall (ZetaB)
  • Musika: Franz Waxman
  • Aktoreak: Boris Karloff, Elsa Lanchester, Colin Clive, Valerie Hobson, Ernest Thesiger, Dwight Frye, Walter Brenan. 
  • Hizkuntza: J.B. ingeleraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
  • Iraupena: 75 minutu

Bilatzailea