Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Eriota orpoetan

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2018ko urtarrilaren 10a, asteazkena - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Gaizkiulertu bat dela medio, Roger O. Thornhill publizitatearen alorreko exekutiboa espioi batzuek Gobernuko agente batekin, George Kaplanekin, nahasten dute. Hiru pertsonak bahitu egiten dute eta luxuzko etxe batera eramaten dute galdekatzeko. Hala ere, hilda izan baino lehen ihes egitea lortzen du. Hurrengo egunean etxe hartara itzultzen da poliziak lagunduta, baina hiru lagun horien arrastorik ez dago.

Cary Grant da pelikula honen protagonista, alegia, Hitchcock-en aktore kuttun bat. Gainera, zuzendariak maite dituen gaietako batzuk ere erakusten ditu film honek: errudun faltsua eta herritar arrunt bat nahasmen korapilatsuetan sartuta. Horrenbestez, pertsona arrunt bat agertzen zaigu pelikula honetan egoera gorabeheratsuetan murgilduta, umorez eta amodioz jositako trama batean, eta gaizkile elegantea eta protagonista ile-horia agertzen diren istorio batean. Hori guztia maisuak zeukan teknika bikain horren bidez kontatuta agertzen zaigu. 

Pelikulak une ahaztezin asko ditu, eszenatoki ezberdinak erabili diren moduaren ondorioz: Nazio Batuen Erakundearen eraikina, arte enkantea, treneko eromantizismoa, Rushmore Mendian egindako eszenak edota suspensearen gorena bilakatu den eszena: hegazkin fumigatzailearen eszena hilgarria. 

North By Northwest, AEB, 1959

  • Zuzendaritza: Alfred Hitchcock
  • Gidoia: Ernest Lehman
  • Argazkia: Robert Burks (C)
  • Musika: Bernard Herrmann
  • Aktoreak: Cary Grant, Eva Marie Saint, James Mason, Martin Landau, Leo G. Carroll, Philip Ober, Josephine Hutchinson, Edward Platt, Adam Wiliams, Jessie Royce Landis.
  • Hizkuntza: J.B. ingeleraz, gaztelaniazko azpitituluekin. 
  • Iraupena: 136 minutu

Bilatzailea