es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Maite Garbayo komisarioarekin topaketa.

Nafarroako Museoa

2018/01/10

Maite Garbayo komisarioarekin topaketa. “Ni, denetan okerrena” bere komisario-proiektua ezagutzera emango du.
Urtarrilak 10, asteazkena, 19:00etan.

Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena

Ni, denetan okerrena, beste ezagutza formen esplorazioan oinarritutako proiektu artistiko bat da. Teoria kri- tiko feministatik abiatzen da ezagutza forma nagusia zalantzan jartzeko eta beste jakintza modu batzuk eta gure errealitatea ezagutzeko forma berriak proposatzeko. Proiektu honen aburuz, identitateak bigunak, ezegonkorrak eta performatiboak dira, eta kokatutako ezagutzatik, gorputzetik eta mugako existentzietatik lan egiten saiatzen da.

Ni, denetan okerrena hiru egoitzatan dago banatuta: Nafarroako Museoa, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa eta Jorge Oteiza Fundazio Museoa. 24 artista (22 artista + holtz tolesgarri anonimo koloniala + Francis Bartolozzi + Oteizaren obra), nafarrak gehienak, aipatu gai hauetara hurbilduko dira euren interes artistiko eta ikerketatik abiatuta. Aurkezten diren arteproposamen gehienak erakusketarako berariaz eginak izan dira.