Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Lantegia familiartean. Ni, (emakume) artista

Oteiza museoa (Altzuza) - Alzuza

2018ko urtarrilaren 7a, igandea - 11.30etan

Haurrek emakume artistei buruz jasotzen duten irudiaren inguruan gogoeta egitea proposatzen du lantegi honek collagetik abiatuta. Sorkuntza ludikoa oi- narri hartuta, gai honetaz dugun ikuspegiari forma emango diogu familiartean. Urtarrilak 7. 11:30etatik 13:30ak arte. 6 eta 11 urte bitartekoentzat. Prezioa: 6€ heldua + haurra.
Aurrez izena eman behar da didactica@museooteiza.org helbidean.

Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerren

Ni, denetan okerrena, beste ezagutza formen esplorazioan oinarritutako proiektu artistiko bat da. Teoria kri- tiko feministatik abiatzen da ezagutza forma nagusia zalantzan jartzeko eta beste jakintza modu batzuk eta gure errealitatea ezagutzeko forma berriak proposatzeko. Proiektu honen aburuz, identitateak bigunak, ezegonkorrak eta performatiboak dira, eta kokatutako ezagutzatik, gorputzetik eta mugako existentzietatik lan egiten saiatzen da.

Ni, denetan okerrena hiru egoitzatan dago banatuta: Nafarroako Museoa, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa eta Jorge Oteiza Fundazio Museoa. 24 artista (22 artista + holtz tolesgarri anonimo koloniala + Francis Bartolozzi + Oteizaren obra), nafarrak gehienak, aipatu gai hauetara hurbilduko dira euren interes artistiko eta ikerketatik abiatuta. Aurkezten diren arteproposamen gehienak erakusketarako berariaz eginak izan dira.

Bilatzailea