Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Errudun faltsua

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2017ko abenduaren 27a, asteazkena - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Jazz musikari  Manny bere emazte Rosekin eta bere bi seme txikiekin batera lasai bizi da New Yorken. Aseguru-etxe batean dagoela, langile batek lapur batekin nahasten du eta Polizian salatzen du. Hortxe abiatzen da ametsgaiztoa: atxilotu egiten dute Manny eta auzoan gertatutako hainbat larpuketa egozten dizkiote. Zoritxarrez, lekuko eta froga guztiek bere errutasuna frogatzen dute. Fidantzapean aske geratu eta gero, bere errugabetasuna frogatzen saiatzen da. Bitartean, bere emazteak krisi bat dauka eta psikiatriko batean sartzen dute. 

Errudun faltsua (Falso culpable)filmak egile honen ohiko ezaugarri asko biltzen ditu: akats bat dela-eta salatzen duten errugabe baten istorio bat, bat-batean nahasmen konplexu batean sartzen den protagonista bat eta arazo mentalak dituzten pertsonaiak, besteak beste. Hala ere, Hitchcock-ek hitzaurrean esaten duenez, obra honek badu ere hain ohikoa ez den elementu bat: lehen aldiz bere ibilbide osoan egiazkoa den gertaera bat hartzen du oinarri. Are gehiago, benetan gertatu zenaren detaile guztiak kontatzen saiatzen da pelikula honetan.  

Vera Miles, film honetan agertzen den ileohoria, egilearekin berriz ere egin zuen lan Psicosis pelikulan.

  • Zuzendaritza: Alfred Hitchcock
  • Gidoia: Maxwell Anderson, Angus MacPhail.
  • Argazkia: Robert Burks (ZetaB)
  • Musika: Bernard Herrmann
  • Aktoreak: Henry Fonda, Vera Miles, Anthony Quale, Harold J. Stone, Nehemiah Persoff, Charles Cooper, Richard Robbins, Tuesday Weld, Harry Dean Stanton.  
  • Hizkuntza: J.B. ingeleraz, gaztelaniazko azpitituluekin. 
  • Iraupena: 105 minutu

Bilatzailea