Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Eguberrietako lantegi pedagogikoak

Erakusketak hartzen dituen proiektu artistikoen inguruan lan egingo dute Eguberrietako lantegi pedagogikoetako partaideek, identitate eta esperientzia desberdinetatik abiatuta kontakizun bat egiteko modu berriak proposatuz. 2017ko abenduaren 26, 27, 28 eta 29an. 10:00etatik 13:00ak arte.

6 eta 11 urte bitartekoentzat. Prezioa: 20 €, lau jardunaldietarako. Aurrez izena eman behar da didactica@museooteiza.org helbidean.

Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerren

Ni, denetan okerrena, beste ezagutza formen esplorazioan oinarritutako proiektu artistiko bat da. Teoria kri- tiko feministatik abiatzen da ezagutza forma nagusia zalantzan jartzeko eta beste jakintza modu batzuk eta gure errealitatea ezagutzeko forma berriak proposatzeko. Proiektu honen aburuz, identitateak bigunak, ezegonkorrak eta performatiboak dira, eta kokatutako ezagutzatik, gorputzetik eta mugako existentzietatik lan egiten saiatzen da.

Ni, denetan okerrena hiru egoitzatan dago banatuta: Nafarroako Museoa, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa eta Jorge Oteiza Fundazio Museoa. 24 artista (22 artista + holtz tolesgarri anonimo koloniala + Francis Bartolozzi + Oteizaren obra), nafarrak gehienak, aipatu gai hauetara hurbilduko dira euren interes artistiko eta ikerketatik abiatuta. Aurkezten diren arteproposamen gehienak erakusketarako berariaz eginak izan dira.

Hurrengo saioak

Oteiza museoa (Altzuza) - Alzuza

2017ko abenduaren 26a, asteartea - 10.00etan

Oteiza museoa (Altzuza) - Alzuza

2017ko abenduaren 27a, asteazkena - 10.00etan

Oteiza museoa (Altzuza) - Alzuza

2017ko abenduaren 28a, osteguna - 10.00etan

Oteiza museoa (Altzuza) - Alzuza

2017ko abenduaren 29a, ostirala - 10.00etan

Bilatzailea