es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Esto nunca fue Argentina

Huarte Zentroa

2017/12/01 - 2018/01/07

Habitación. Erakusketa programa.

Laida Azkona eta Txalo Toloza.

HABITACIÓN

“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. Praktika artistiko garaikideen kontzeptuen, ideien, metodologien, estrategien eta ezagutzen zeharkakotasuna azpimarratzen duen programa da “Habitación”, hartara, egiteko eta erakusteko moduak birplanteatzen dituzten azaldutako proposamenek zein irismen duten miatu ahal izateko, erakusketaren beraren kontzeptuak.

“Habitación” guneko proiektu bakoitzean, gutxienez, bi artista gonbidatzen dira, elkarlanean aritzeko ikerketa batean eta beren lana erakusteko prozesu moduan. Hau da, gunean bizi daitezke beren “egonaldiari” dagokion epean, eta hori asteburu oro irekitzen da herritarrentzat. Horrenbestez, tailerra eta erakusketa nahasten den tokia da, artistak beren lana gauzatzera bultzatzen duten eztandak, interesak edo bulkadak nondik datozen ezagutzeko aukera ematen diena ikus-entzuleei. Azken helburua da arte garaikidearen eta herritarren arteko hurbiltzea sortzea.

“Habitación” proiektua bost astean behin berritzen da

“Habitación” doako jarduera irekia da, honako ordutegi honekin:

Ostiraletan: 17:00-20:00

Larunbat eta igandeetan: 11:00-14:30