Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ni, denetan okerrena

Oteiza Museoa, Nafarroako Museoa, Huarte Zentroa - Iruña

2017/10/27 - 2018/02/04

24 artistaren lana erakutsiko dira, eta Maite Garbayo Maeztu izango da komisarioa. Nafarroako Museoaren, Jorge Oteiza Fundazio Museoaren eta Huarte Arte Garaikideko Zentroaren elkarlanaz egindako proiektua da.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak “Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena” proiektua aurkeztuko du. 2017ko urriaren 27tik 2018ko otsailaren 4a bitartean egingo da, eta lehen aldiz bilduko du, hiru egoitzatan –Nafarroako Museoa, Jorge Oteiza Fundazio Museoa eta Huarte Arte Garaikideko Zentroa– eta kontzeptu-ildo beraren barnean, emakumezko 24 artistaren lana. Horietako gehienak nafarrak dira. Artearen Historian doktore Maite Garbayo Maeztu ikerlari eta idazleak gauzatutako komisariotza- eta arte-proiektu hau teoria kritiko feministatik abiatzen da, emakumeak bazterrean utzi dituen ezagutza produzitzeko eta transmititzeko modu hegemonikoak zalantzan jartzeko.

 

Bilatzailea