Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Hasaki ya suda - Twaaga

Nafarroako Filmoteka

2017/11/24

Hasaki Ya Suda (Ezpatak, Burkina Faso/Frantzia, 2010)

2100. urtea da, gutxi gora behera. Aldaketa klimatikoak lehortze izugarriak eragin ditu eta goseteak eta gerrak sortu dira. Hegoaldeko herrialdeetako pertsonak izan dira aldaketa klimatikoaren lehen biktimak, euren herrialdeak uztera behartuta ikusi baitute euren burua. Iparralderantz emigratu behar izan dute eta exodo masibo horrek nazioarteko ordena hankaz gora jartzen du. Lurra basamortu handi bat bilakatu da. Babes eta aterperik gabe, biziraun duten pertsona gutxi horiek antzineko erritoak berreskuratzen dituzte. Talde edo klanetan antolatzen dira eta euren artean borrokatzen dute azken lur emankorrak eskuratzeko. 

FESPACO 2011-ean mentzio berezia jaso zuen. Prix qualité CNC 2012. Dubai International Film Festival-ean,2013ean, sail ofizialean izan zen; Festival Interantional du Cinéma et de l'Audiovisuel du Burundi - Festicab 2011; African Film Festival New York 2011.

  • Zuzendaritza eta gidoia: Cedric Ido
  • Argazkia: Thomas Garret
  • Musika: Nicola Tescari, David Chalmin
  • Muntaia: Samuel Danesi
  • Aktoreak: Kylian Amable, Wurubemba, Jacky Ido, Cédric Ido, Minman Ma, Ralph Amoussou.
  • Hizkuntza: J.B. lingalez, gaztelaniazko azpititulueklin
  • Iraupena: 24 minutu

Twaaga (Garai ezina, Burkina Faso/Frantzia, 2013)

Burkina Faso, 1985.urtea. Lagunik ez duen zortzi urteko haurra da Manu. Hori dela eta, toki guztietara bere anai nagusi Albert eta bere bi lagun Kabore eta Ibourekin joaten da. Manuk deskubritzen duenez, Albert marabu bat ikustera joan da garai ezina bilatzeko helburuarekin. Hala, Manuk uste du bizitza errealean botere magikoak existitzen direla eta superheroien kontra egiteko aukera ematen digutela. Haien abenturak komikietan irakurtzen ditu astero.

Bayard saria film labur onenari Festival International du film francophone de Namur jaialdian, 2014ean. Seattle International Film Festival / ShortsFest Weekend jaialdian, epaimahaiaren saria akzio film labur onenari 2014. CEM – Saria Zinema afrikar, asiar eta hegoamerikarraren 24. Jaialdian, 2014. Mención especial del jurado en la competión Muhr AsiaAfrica lehiaketan epaimahaiaren mentzio berezia , Dubai International Film Festival jaialdian, 2013ean.

  • Zuzendaritza eta gidoia: Cedric Ido
  • Argazkia: Valentin Vignet
  • Musika: Nicola Tescari, David Chalmin
  • Muntaia: Samuel Danesi
  • Aktoreak: Sabourou Bamogo, Harouna Ouedraogo, Sidiki Diarra, Parfait Oubda, Cedric Kibore, Justin Cuindiga, Eugène Bayala
  • Hizkuntza: J.B. frantsesez, arabiarrez eta mossiz, gaztelaniazko azpitituluekin
  • Iraupena: 30 minutu

Cedric Ido zuzendariak aurkeztuko du saioa eta mahai-ingurua ere gidatuko du.

Bilatzailea