es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ekintza performatiborako lantegia Itziar Okarizekin

Oteiza museoa (Altzuza)

2017/11/20 | 10.30etan

Lantegi hau zenbait praktikaren gaineko laneko proposamen gisa egituratzen da. Praktika horien artean ahotsa, idazketa edo performancea daude, eta arreta berezia eskainiko zaie ahozko mintzairaren berezitasunei eta lengoaiaren gaitasun performatiboari, bitarteko desberdinak baliatuta.

Itziar Okarizek gogoeta sustatzeko espaziotzat planteatzen du lantegi hau. Gogoeta horrek erreparatu egingo die lengoaia plastikoek zeinuak produzitzeko duten espezifikotasunari, eta lengoaiak berak eraldatzeko tresna gisa ere baliatuko da. Horretarako zenbait ariketa proposatuko dira, errepresentazio-kode desberdinen arteko analogiak zein aldeak agerian jartzeko. Artistaren beraren material irekitik abiatuko da lana, prozesuan den materialetik, eta partaideen interesguneak ere kontuan hartuko dira, betiere prozesu errealak erabiltzeko eta horietatik proposatzen diren paisaia teorikoak definitzeko.

2017ko azaroak 17, 18 eta 19. Ostirala, 17:00etatik 20:00ak arte. Larunbata, 10:30etik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte. Igandea, 10:30etik 14:00ak arte.

Matrikula: 90 €. Parte hartze ziurtagiria emango da. Aurrez izena eman behar da didactica@museooteiza.org helbidean.

Bilatzailea