Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

948 Merkatua, Nafarroako arteen merkatuaren

948 Merkatua, nafarroako arreen merkatua
Iruña

2017/11/15 - 2017/11/16

948 Merkatuaren, Nafarroako Arteen Merkatuaren, egitaraua honako hauetan aurkeztuko da: Gaiarre Antzokia eta Nafarroako Antzerki Eskola (arte eszenikoak); Nafarroako Filmoteka (zinema eta telebista); Geltokia eta Zentral aretoa (pop eta folk musika); Ziudadela, Nafarroako Museoa eta Oteiza Museoa (arte plastikoak); eta Joaquin Maya Udal Musika Eskola (musika lirikoa, klasikoa eta jazza). Kalea ere eskenatoki bihurtuko da; zuzeneko emanaldiak izango dira Gaztelu Plazan. Zuzeneko 70 bat erakusketaren bidez Nafarroako ehun artistikoaren jarduera profesional handia erakutsiko da: musika-arloko 33 “showcases”, 10 Arte Eszenikokoak, 11 Zinemakoak eta 17 Arte Plastikokoak. 

Programaren esparruan, Liburu, disko eta bestelako euskarrien edizioaren Azoka egingo da, azaroaren 15etik azaroaren 19ra (igandea) bitarte, Iruñeko Autobusen Geltoki Zaharrean. Dinamika eta funtzionamendu propioa izango ditu, eta programazioa publiko guztientzat izango da 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Haurrentzako proposamenak, liburuen aurkezpenak, musika-obren aurkezpenak, musikari buruzko dokumentalak, e.a. izango dira. 

Arte Plastikoen gaineko programan, hitzaldiak eskainiko dira Nafarroako Museoan eta tartean Rosina Gomez Baezak parte hartuko du; halaber, Jorge Oteiza Museoan, “Yo, la peor de todas” erakusketako artistekin bisita eta topaketa. 

Nafarroako Filmotekan honako hauek ikus ahal izango dira: “Cuestión de Suerte” (Axier González), “Huida” (Nerea Mariezkurrena), “Sarasate, el rey del violín” (Joaquín Calderón), “Siete días con Alberto Corazón” (Pablo Iraburu), “Oskara” (Pablo Iraburu, Iñaki Alforja), “Nidos desnudos” (Virginia Senosiain, Juan Luis Napal), “Mami ya se donde está el dinero” (Arturo Cisneros), “Hijos de la Tierra” (Alex O’Mill, Patxi Uriz), “Infiltrados” (Julio Mazarico), “District Zero” (Jorge Fernández Mayoral, Pablo Tosco, Pablo Iraburu), eta “Elkarrekin, Together” (Migueltxo Molina, Pablo Iraburu, Igor Otxoa).

Musikaren atala Iruñeko hiru egoitzatan garatuko da. Zentral aretoan honako hauen emanaldiak izango dira:  Gussy (egile-abestia), La Chula Potra (rap), Dj Budin (jazz, latin, soul), Maite Itoiz & John Kelly (zelta), Aurora Beltrán (rock akustikoa), The Titanians (reggae, dub), La Muza Band (folklorikoa), The Disappoinments (rhythm and blues), The Icer Company (indie), Lazy Daisy Band (country), Altatxu (punk, rocka), Los Roslis (punk, rocka). Joaquín Maya Musika Eskolan ondorengoak arituko dira: Danserie Ensemble (antzinakoa), Iñaki Rodríguez Cuarteto (jazz garaikidea), Gancho Drom (jazz manouche, swing abestia), Coral San Andrés (klasikoa, lirikoa, korala), HelloCello! (klasikoa, lirikoa, instrumentala), Alberto Arteta Group (jazz), Zorongo (flamenkoa, jazz), Jaso- Escrich Quartet (jazz), Smuztrio (cool jazz), Proyecto Luces del Norte (jazz garaikidea). Halaber, Geltokian honako hauek joko dute: DJ Göo! (elektronikoa), No More Blues (soul), Amor de Tokyo (pop), Attikus Finch (rock alternative), Elizagoien ahizpak (folka), Sonic Toys (rock dance), Hutsun (txalaparta), Etxaniz (pop, rock), Rock Classical Trio (rock, klasikoa), Zamarra eta Aterkia (pop, jazz), Brigada Improductiva (ska, folka).

Arte eszenikoen proposamenak, berriz, Gaiarre Antzokian, ENT/NAEn (Nafarroako Antzerki Eskola), Gaztelu Plazan eta Kondestablen eskainiko dira. Honako obra hauek aurkeztuko dira: “Acercarse al límite” (Itsaso Iribarren. Zirkoa), “Home” (Quiero Teatro. Danza buto), “Extraños Mares Arden” (Laida Azcona. Mugimenduaren arteak), “Segismundo, acto primero” (Acrónica. Kale-antzerkia ), “Salir de cuentas a los 50” (Tdiferencia. Antzerkia), “La esfera que nos contiene” (La Caja Teatro. Antzerkia), “3.3” (Iñaki Rodríguez, Carmen Larraz. Dantza garaikidea), “Medida por medida” (In Extremis Teatro. Antzerki klasikoa), “Km 0” (La Banda. Zirkoa), “Fabulantes” (Trokolo Teatro. Kale-antzerkia), “Locutorium” (La Piel Producciones. Keinu-antzerkia).

948 Merkatuko, Nafarroako Arteen Merkatuko, arte plastikoen eta ikusmen-arteen atalak proiektu sortzaileak hobeto profesionalizatzeko eta merkaturatzeko erremintak dituzten ekintza-programa eskainiko dio komunitate artistikoari. Egitarauaren barnean, profesionalizatzeko tailerrak egingo dira Huarte Arte Garaikideko Zentroan; jarduera-programa Baluarten; hitzaldiak Nafarroako Museoan; proiektuak ikusteko eta aurkezteko saioak Ziudadelan; eta "Yo la peor de todas" erakusketa-proiektuan (protagonistak Nafarroako sortzaileak berak) artistek garatutako proiektuak ezagutzeko bisita profesionalak Nafarroako Museoan, Oteiza Museoan eta Huarte Zentroan. 

Horrez gain, portfolioak erakutsiko dituzte artista hauek: Alfonso Ascunce, Amaia Molinet, Dick Rekalde, Fermín Díez de Ulzurrun, Iranzu Antona, Jabier Villarreal, Javier Arbizu, Javier Balda, Javier Muro, Maite Vélaz, Marijose Recalde eta Mireya Martín Larumbe.

Proiektuak aurkeztuko dituzte Alicia Otaeguik, Iker Serranok, Martín Etxaurik eta Peio Izcuek.

Gaiarre Antzokian eta Nafarroako Antzerki Eskolan, egiaztatu gabeko publikoarentzako sarrerak 3  €-koak izango dira. Nafarroako Filmotekako sarrerak 1 € ordaindu beharko dira. Zentral Aretoko, Autobusen Geltoki Zaharreko eta Joaquín Maya Udal Musika Eskolako sarrerak doakoak izango dira edukiera bete arte. Geltokiari dagokionez, aurrez

948 MERKATUA PRO

Baluarte, Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa profesionalen gunea izango da. Azaroaren 15ean eta 16an, 9:00etatik 14:30era bitartean, bilduko dira eta diziplinen arteko elkarrizketa burutuko da. Baluarte prestakuntzarako eta informaziorako gune bilakatuko da, lankidetzak egiteko eta trukean eta berrikuntzan oinarritutako proiektuak garatzeko lekua. 

Baluarteko hall-ean erakundeen eta ICC proiektuen 25 stand egongo dira, honako hauek erakusteko: kultur politikak, kulturaren kudeaketa eta turismoa, diseinua, antzerki-enpresak, espazio eszenikoak, ekoizleak, agente artistikoak edo formazio artistikoko erakundeak: Adenna, Ápodo, Arburu, Concienciarte, Creanavarra, Global, Goraki, Hidrone, Infotactile, Instituto de Smart Cities, La Nube, Lanku, Nafarroako Bertsozale Elkartea, Panda, Nelson Producciones Maestras, Similar, Tdiferencia, Tomeito ilustración, Turismo Navarra, Yerbabuena Producciones, Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendaritza Nagusia, Eusko Jaurlaritza, Aragoiko Gobernua, Nouvelle-Aquitaine Eskualdea, Barañaingo Auditorioa eta Nafarroako Unibertsitatea Museoa. 

Halaber, Baluarten "networking" guneak prestatuko dira "speed meetings” edo bilerak egiteko, profesionalen arteko topaketa eta lana erraztearren. Parte hartu nahi izanez gero, interesatuta dauden profesionalak 948 Merkatuaren web gunearen bitartez egiazta daitezke eta azokan diren beste profesional batzuekin hitzordua egin dezakete hitzorduen kudeatzaileak eskainiko duen aplikazio digitalaren bitartez. Gainera, azokan zehar, parte-hartzaileek profesional-talde oparoaren laguntza jasoko dute haien lana errazte aldera. 

Eta “Wiki Gunea” egongo da; wikipedista-taldeak Nafarroako sortzaile, artista eta proiektuen inguruan Wikipedian dauden edukiak sakonduko ditu, sarearen bitartez horien hedapena optimizatzeko eta edukiak eguneratzeko helburuarekin.

Prestakuntza-arloan, laborategiak, hitzaldiak, proiektu  artistikoen aurkezpenak eta bilera instituzionalak egingo dira. 

Bilatzailea