Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Euskara Erdi Aroan

Nafarroako Errege Artxibo Nagusian - Iruña

2017ko azaroaren 8a, asteazkena - 00.00etan

Heldu den azaroaren 8an, asteazkenarekin, Navarrorum erakuskeraren baitako bigarren hitzaldia egingo da Nafarroako Errege Artxibo Nagusian. Oraingo honetan, Patxi Salaberrik (NUP) "Euskara Erdi Aroan" izenburuko hitzaldia eskainiko du.
Lerro hauek baliatu nahi ditugu gogorarazteko hitzaldi guztiak euskaraz izango direla, eta aldibereko itzulpena egingo dela gaztelaniaz.

Bide batez, joan den urriaren 18an Joaquín Gorrochateguik eman zuen lehen hitzaldiaren arrakasta azpimarratu nahi genuke, areota jendez gainezka baitzegoen.

NAVARRORUM ez da euskararen historiari buruzko erakusketa bat. Baina, zernahi gisaz, aurre egiten dio erronka jakin bati: idazki batzuen bidez euskararen aztarna dokumentala agertzea, kontuan izanda ia mila eta bostehun urtean ahozko mintzoa izan zela. Ahozko hizkuntza, idazten ez zena. Erakusketarako, hiru dozena dokumentu hautatu ditugu. Euskarazko agiriez gain, euskarari buruzko agiriak ere badaude tartean. Den-denek badute bereizgarri bat, nafartasuna: Nafarroari buruzkoak, Nafarroan idatziak edo nafarrek eginak dira. Gehienak gure artxibo, museo eta liburutegietatik hartu ditugu, baina badaude Afrikako, Ameriketako eta Europako beste dokumentu zentroetakoak ere.

NAFARROAKO ERREGE ARTXIBO NAGUSIA 
21 Iraila - 31 Abendua
Erakusketaren Ordutegia: 
10-14h / 17-20h Egunero

Bilatzailea