Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Autoedizioa DIY Artxibatzaile Batekin

Huarte Zentroa - Uharte

2017ko urriaren 29a, igandea - 00.00etan

Karta-zinema Sor Juana Inés de la Cruzi sostengua eskainiz Sor Filotea de la Cruzen erantzuna hainbat mende beranduago

Sor Juana Inés de la Cruz pertsonaiatik eta bere lan poetikotik eta Sor Filotea de la Cruzi erantzuna (1961) gutunetik abiatuz Fanzine/argitalpen bat egiteko lantegia. Gutunean emakumeen lan intelektuala eta hezkuntza eskubidea aldarrikatzen du.

Gutun epistola-korrespondentzia formatuan, poesiaren eta marrazketaren erabilerarekin, elkarrekin, DIY, DIWO, DIT (Zerorren kabuz egin, Besteekin egizu, Egin dezagun elkarrekin) narratiba osatuko dugu, collagea, serigrafia eta risografia erabiliz.

De la Cruzen esaldi entzutetsuak landuko ditugu,besteak, beste, odolez egindako “Ni, denetan okerrena” sinadura.

Lantegia lau bloke teoriko-praktikotan banatuko da: Edukiak eta  ideiak (prozesu kontzeptuala)/ Esperimentu, saiakera eta huts egiteak (praktika) / Maketazioa eta inprimaketa (gauzatzea) / Edizioa eta difusioa (argitalpena).

NORI ZUZENDUA

Autoedizioan interesa izan dezaketen artista eta ikasleei zuzendua.

Gehienez 10 lagun

DATAK ETA ORDUAK

Azaroaren 20, 21 eta 22, 16:00etatik, 19:30era.

IZEN-EMATEAK

Kuota: 15 €

Formularioa bete eta bidali azaroaren 15ª baino lehen.

Azaroaren 16an sailkatutako pertsonei jakinaraziko zaio eta ordainketa egiteko bidea helarazi.

GELEN JELETONI BURUZ

1999. urtetik hasita Jesús Arpal Moyarekin gauzatzen du praktika artistikoa Equipo Jeleton-en. Cuencan ikasi zituen Arte Ederrak eta Bartzelonako Arte Ederren Fakultateko Marrazketa Sailean egin zuen graduondokoa, Errenzaimentuko sinbologia eta Alkimian. Ezaguera horiek praktikara eramango ditu doktore tesia garatzeko “DIY Artxibatzaile bat: autoedizioa eta autogestioa fanzinoteka feminista-cuirren” UNAMetik pasako da bien bitartean (Mexikoko Unibertsitate Autonomo Nazionala), PUEGen egonaldia egingo du Mexiko Hirian (Genero Ikerketen Unibertsitate Programa). Hantxe urbilduko da Mujeres en Espiral proiektura, Fanzine Tailerra garatuz, Santa Martha Acatitla, emakumeen presondegian, “LeelaTu” fanzinearen bi ale ekoiztuko dituztelarik. Artxiboa eta edizioa ekintza performatibo gisa ulertzen ditu eta “Fanzinotekak: metodoa eta emaitza” ikerketa taldea burutzen du. Info osagarria: http://archivodiymusicaydibujo.tumblr.com/

Bilatzailea