Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Txisturako eta organorako musika, tradizioa baino gehiago

Organo Musika Nafarroan

Tafallako Andre Maria Eliza - Tafalla

2017ko urriaren 28a, larunbata - 20.30etan

Tradizioa eta modernitatea, gure antzinako kulturan ainguraturik dauden eta hunkiberatasun berezia zabaltzen duten bi musika tresna uztartzen dituen egitarau erakargarri honetan: organoa eta txistua. XX. eta XXI. mendeetako euskal konposatzaile handiek musika tresna horietarako konposaturiko jatorrizko lanak entzun ahal izango dira.


 

Jesús MARTÍN MORO (Organoa)

1988tik, Estatu Frantseseko Goi mailako Organo Irakasle diploma dauka. Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioko, Angoulêmeko Kontserbatorioko (Frantzia), eta, 1993tik Paueko Kontserbatorioko, irakasle izan da. Organo, inprobisazio eta pedagogia ikastaroak eman ditu Espainiako, Frantziako eta Italiako hainbat Akademiatan.

1987tik Donibane Lohizuneko Parrokia Elizako organo jole titularra da. Kontzertu jarduera zabala darama aurrera Europan, bakarlari gisa eta beste talde batzuekin batera.


Aitor Urquiza Cirauqui. (Txistua)

Ohorezko Matrikula eta Txistu eta Konposizio Karrera Amaierako Saria jaso zituen. Bilboko eta Donostiako Udaletako Udal Txistulari Bandekin aritu da, eta baita Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin ere. “Garaikideak” elkarteko kide da, eta “Txistulari Emanaldiaren” (Iruñea eta Burlata) eta  “Oberena” dantza taldearen musika zuzendaria da.


Xabier Olazabal. (Txistua)

Akordeoian (Aragoiko Musika Goi Kontserbatorioan) eta Txistuan (Nafarroako Musika Goi Kontserbatorioan) lizentziatua. Pedagogia Musikal ikastaroak egin zituen Madrilgo Errege Musika Goi Kontserbatorioan. Iruñeko Orfeoiko eta Iruña Taldea Euskal Kultur Elkarteko kide da.


Iker Alvarez Gonzalez. (Txistua)

Musika Magisteritzan diplomatua eta Interpretazioan (txistua) titulatua Nafarroako Musika Goi Kontserbatorioan. Irakaskuntzarekin eta txistulari gisa izan duen prestakuntzarekin batera, txistuarekin eta pop eta rock gitarrarekin erlazionatutako zenbait musika proiektutan hartu du parte.

Bilatzailea