Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Sorgina naiz, emakume arima

Huarte Zentroa

2017/10/27 - 2017/11/26

Proiektu hau, 24 egunen bueltan, Laura Gurbindo belar-biltzailearekin batera garatuko den ikerketa txiki bat da. Lauraren laguntzarekin, lehengo eta oraingo Zugarramurdiko “sorginek” abortatzeko edo ezaugarri afrodisiakoak dituzten infusio, edabe eta ukenduak egiteko belarren eta Mexikon erabiltzen direnen arteko arketipoak eta antzekotasunak bilatzen saiatuko naiz. Irteerako formatuta tamaina ertaineko fanzine bat izango da, bertan informazioa marrazkiaren laguntzaz azalduko da.

Niretzat, garrantzitsua da Zugarramurdin, zein Mexikon, emakumeek menperatzen zuten medikuntza jakintza honen erlazioa, izan ere, katolizismoak errotik kendu nahi izan zituen biak. Jakintza irrazional gisa tratatu zituen eta emakumeek ugalketa funtzioan eta funtzio sexualaren gain izan zuen kontrola deuseztatu nahi izan zuen patriarkatuaren erregimen zapaltzaileak.

Bilatzailea