Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ondarearen Europako Jardunaldiak

Ondarearen Europako Jardunaldiak

2017/09/29 - 2017/10/01

Urriak 1ean eta 2an Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuko dira Nafarroan. Kultur ondareaz sentsibilizatzeko programarik garrantzitsuena da. Iaz, 30 herrialde atxiki ziren programara, 50.000 ekitaldi baino gehiago eskaini zituzten eta 20 milioi bisitari hurbildu ziren.

Nafarroak aberastasun berdingabeko kultur ondarea du (monumentuak, aztarnategiak, ondasun higigarriak, gazteluak eta abar). Gobernuak ondare horri guztiari balioa eman nahi dio eta hiritar guztiekin partekatu nahi du.

Europako Kontseiluak 2016rako aukeratutako goiburua Ondarea guztiontzat da. Horrekin, kultur ondarearen kudeaketan administrazioaren eta herritarraren arteko lankidetza sustatzera eta hura bistaratzera animatzen gaitu, ondarearen alde lan egiten duten taldeen eta elkarteen jarduerak sustatuz eta lagunduz eta herritarrek ondarea kontserbatzeko eta hari zabalkundea emateko zereginean eskaintzen duten lankidetza nabarmenduz. Gure kultur ondarearen aberastasuna aditzera emateko aukera aproposa da, hura ezagutzea, berreskuratzea, zaintzea eta zabaltzea sustatzeko eta elkarte-ehuna osatzen duten erakundeekin harremanak estutzeko. 

Horrela, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak Ondarearen Europako Jardunaldien ospakizuna berreskuratu nahi du Nafarroan, bultzada eta izaera berritua emanez. Horretarako, Udalen eta udalerrian lan egiten duten kultur ondareari lotutako elkarteen parte-hartzea izango du.

Nafarroako Gobernuak, tokiko erakundeekin elkarlanean, jarduera-programa zabala eta erakargarria antolatu du jarraian zehazten diren xedeetara bideratuta:

  • Gure kultur ondarearen aparteko aberastasuna bere aniztasun osoan, tipologikoan (immaterial, dokumental, bibliografiko, arkeologiko, artistiko, industrial, arkitektoniko eta abarrean) eta geografikoan (landatarra eta hiritarra, Mendia, Erdialdea eta Erribera bere kultur tradizio… desberdinekin) islatzea.
  • Kultur ondarea herritarrari hurbiltzea, sarbidea murriztuta duten edo ezagunegiak ez diren haietara bisitak baimenduz edo kalera atereaz eta espazio publikoak okupatuz. 
  • Herritar guztiek ondareaz goza dezatela baimentzea, adin eta interes desberdinetako jendea barnebilduz (espezialistak eta zaleak, bertako jendea eta turistak, familiak, haur-taldeak eta abar).
  • Elkarteak, udalak, fundazioak eta beste erakunde batzuk lotzea.

Kontsultatu jarduerak

Bilatzailea