Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Epaimahaia

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2017ko irailaren 27a, asteazkena - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Filmak abeslari eta ekintzaile zahar baten istorioa kontatzen du, “poeta herrikoia” bezalaxe ezagutzen den ekintzailearen istorioa, hain zuzen. Salaketa surrealista batengatik atxilotzen dute abeslaria: bere abesti bateko letra batek hondakin-uretako langile bat bere buruaz beste egitera eraman duela diote. Istorioak aurrera egin ahala, gertakizunean nahastuta daudenen bizitzak ezagutuko ditugu. Gidoi azkarra bezain humano eta aldarrikatzailea da. Epaimahiak Indiako gizartearen irudia eskaintzen du xehetasun handiz eta, era berean, bertako lege sistema zalantzan jartzen du irrazionala eta zaharkituta dagoela argudiatuta.

Veneziako Jaialdia: Pelikularik onena (Orizzonti Saila); BAFICI: Pelikularik onena.

  • Zuzendaritza eta gidoia: Chaitanya Tamhane
  • Musika: Sambhaji Bhagat
  • Argazki-zuzendaria: Mrinal Desai (C)
  • Aktoreak: Vira Sathidar, Vivek Gomber, Geetanjali Kulkarni, Pradeep Joshi, Usha Bane, Shirish Pawar, Bipin Maniar, Pann Mehta.
  • Hizkuntza: J.B. en maratheraz, gujaratera, ingeleraz eta hindieraz gaztelaniazko azpitituluekin.
  • Iraupena: 116 min.

Bilatzailea