Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Trashumantzia / Erronkariarren Abelbidea

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2017ko irailaren 21a, osteguna - 20.00etan
Prezioa: 1.00 €

Trashumantzia (Trashumancia, Espainia, 1984)

 Nafarroako transhumantziari buruzko dokumentala da. Erronkariko eta Zaraitzuko bailaretatik Bardearaino egiten da transhumantzia, Errege Abelbidetik bidea eginez. Dokumentalean ikusi daitezkeen irudietan artzainak eta abereak ageri dira, ibilbidearen gogortasunaren testigantza zuzena emanez. Ardiekin batera joaten ziren gizonek hilabeteak igarotzen zituzten etxetik kanpo, eta zorion handiz itzultzen ziren bueltan euren senideekin berriz ere elkartzeko.

  • Zuzendaritza eta gidoia: Javier G. Purroy
  • Ekoizpena: Francisco Antonell, Nafarroako Foru Diputaziorako.
  • Muntaia: Jose Luis Angeles
  • Soinua: Mikel Chamorro
  • Iruzkinak: Pedro Lozano
  • Hizkuntza: J.B gaztelaniaz.
  • Iraupena: 23 min.

Erronkariarren Abelbidea (Espainia, 2009)

Sanz anaiak transhumantzia praktikatzen duten Nafarroako mendialdeko artzai familia bateko kideak dira. Erronkariarren Abelbidea jarraitzen dute: Erronkariko bailara eta Nafarroako Pirinioa, Bardearekin eta Las Cinco Villas Aragoiko eskualdearekin lotzen dituen ibilbidea. Artzai ezagunak dira, euren ardiek gardentasun handia mantendu baitute Nafarroako ardi arraza propioa babestuz. Gainera, azken 60 urteetako artzaintza estentsiboaren garapenaren xehetasun guztiak ezagutzen dituzte.

Dokumental hau Oinatz Transhumanteak, Transhumantzia Espainian (“Huellas trashumantes, trashumancia en España”) seriearen atala da.  

  • Zuzendaritza, gidoia eta argazkia: Domingo Moreno.
  • Ekoizpena: TVE, Domingo Moreno PC
  • Musika: Joaquin Pardinilla
  • Narratzailea: Jesus Brotons
  • Muntaia: Luisa Latorre eta D. Moreno
  • Hizkuntza: J.B. gaztelaniaz.
  • Iraupena: 30 min.

Bilatzailea