Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

ELKHOS AHOTS TALDEA

Kultur

Leireko monasterioa (Eliza) - Yesa

2017ko irailaren 2a, larunbata - 19.45etan

Elkhos ahots-taldea 2004an sortu zen, haren fundatzaile eta zuzendari Carlos Gorricho Otermin jaunaren eta musikari lotutako hainbaten ekimenez, helburu bakarra izanik: abesbatza-musika interpretatzea.

Gaur egun, 22 pertsonak osatzen dute, eta bloke sendoa da, eskarmentu handikoa; pasioz abesten duen abesbatza da, hunkigarria, eklektikoa, baina, batez ere, musikala. Abesbatzak oso programa bariatua du, eta obra profanoak zein sakratuak interpretatzen ditu, zenbait garai eta estilotakoak; gainera, euskal folkloreko obrak sortzeko eta harmonizatzeko lana ere egiten du. Horrela, lan-bide berriak ematea lortzen du, bai abesbatzarentzat, bai, oro har, panorama musikalarentzat. Zenbait autonomia erkidegotako ziklo eta kontzertuetan parte hartu du; halaber, birak egin ditu Belgikan eta Herbehereetan, eta kritika bikainak jaso ditu. Lehen saria jaso zuen Antonio José de Burgos XIII. Abesbatza Lehiaketa Nazionalean (2014). 2014ko abenduan, Villa de Rojales Sehaska- eta Gabon-kanten XXXVI. Lehiaketa Nazionalean parte hartu zuen, eta lehen saria lortu. 2016an, mundu guztiko abesbatzen artean hautatu zuten, eta kritika arrakastatsuak lortu zituen Torreviejako Polifonia eta Habaneren Nazioarteko Lehiaketan. 2017an, Santiago de Cuba eta Habanako Nazioarteko Abesbatza Jaialdira gonbidatu dute.

Karibeko ospetsuenak dira. Fundatu zenetik, Nafarroako Abesbatzen Elkarteko kidea da Elkhos ahots-taldea.

Bisita gidatua eta fraide-pintxoa dastatzea

18:00 / 45' bisita, 30' dastatzea Monasterioko harrera-zentroa.
Prezioa: 3,50 € bisita; 2,50 € dastatzea.
Erreserbak: T. 948 884 150 / visitas@monasteriodeleyre.com

Bilatzailea