Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea

Los Llanos Kulturgunea (Lizarra) - Lizarra

2017ko irailaren 1a, ostirala - 20.15etan

ZUZENDARIA
CHRISTOPH KÖNIG

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (NOS) 1879. urtean sortu zuen pablo Sarasatek, eta Espainiako orkestra- munduan jardunean dagoen elkarterik zaharrena da. Gaur egun, baluarte Fundazioan integratuta dago, eta instituzio hori batez ere Nafarroako Gobernuak nantzatzen du; era horretan, Foru Komunitateko orkestra o ziala da. duela ia ehun eta berrogei urte sortu zen, eta auditorio nagusietan, opera-denboraldietan eta jaialdietan aurkeztu da Espainian nahiz atzerrian. bereziki aipatzekoa da hainbat alditan izan dela parisko Théâtre des Champs Elysées eta Théâtre du Chaâtelet antzokietan, eta Universal Music zigiluak antolatutako kontzertuen bira ere esanguratsua da. pablo Sarasate konpositorearen eta biolin-jotzailearen erreferentziazko interpretari bezala, Nafarroako konpositore horren obraren grabaketa Naxos-entzat Tianwa Yang- ekin egin izana aho batez goraipatu du nazioarteko kritikak. Halaber, NOS ezaugarri horrekin ari da burutzen grabazio-programa bat poloniako Antoni Wit orkestra-zuzendariarekin; hots, elkartearen egungo zuzendari titularra. NOS Nafarroako publikoaren aurrean izaten da urteko kontzertuen denboraldian, Iruñean, baluarte Auditorioan, eta Tuteran, Gaztanbide Antzokian. Gainera, gizarte eta hezkuntza arloan jarduera garrantzitsua garatzen du Foru Komunitate osoan. 

J. S. BACH

(1685-1750)

Ouverture no 3 en re mayor

(BWV 1068)

Overture
Air
Gavotte I y II bourrée Gigue

M. RAVEL

(1875-1937)

Le tombeau de Couperin

prélude
(à la mémoire du lieutenant Jacques Charlot) Forlane
(á la mémoire du lieutenant Gabriel deluc) Menuet (á la mémoire de Jean dreyfus) Rigaudon
(á la mémoire de pierre et pascal Gaudin)

F. MENDELSSOHN- BARTHOLDY (1809-1847)

Sinfonía núm. 5 en re mayor

(OPUS 107, de la Reforma)

[page11image9400]

Andante. Allegro con fuoco
Allegro vivace
Andante
Choral: Ein feste burg ist unser Gott

(Andante con moto, Allegro vivace, Allegro maestoso) 


EGITARAUARI BURUZKO OHARRAK

XVIII. mendeko lehen hamarkadan, Frantziako Versaillesko gortearen estilo luxuzkoa eta zeremoniatsua Europako beste gorte askotan jarraitu beharreko eredutzat hartzen zen. Frantses musika jada entzuten zen beste herrialdeetan urte batzuetatik aurrera, eta, Italiakoarekin batera, erreferentziazko estiloa izatera iritsi zen Alemaniako hiri nagusietan eta musika-zentroetan. 1717. urtean, Johann Sebastian bach-ek (1685-1750) Weimar-eko gortea utzi egin zuen autoritatearekin bateraezinak ziren aldeak izateagatik, eta dagoeneko Frantziako musika- estiloa oso ondo ezagutzen zuen. Frantziako François Couperin (1668-1733) klabezin-jotzailea miresten zuen, eta gutunen bidez berarekin komunikatzen zen; halaber, Frantzian J. p. Rameau-k klaberako argitaratutako piezak ezagutzen zituen. Frantziako gorteko eredua bereziki estimatzen zuen Leopoldo de Cöthen printzeak, eta bach hartu zuen bere “Capelle” bihurtzeko asmorekin haren garaiko talde instrumental garrantzitsuenetariko batean.

Ziurrenik, bach-ek bere lau “Ouvertures” delakoak Cöthen-go gorteko orkestrarako konposatuko zituen (han lan egin baitzuen bost bat urtez) Leipzig-era 1723. urtean behin betiko joan zen arte. data zehatzak, ordea, ez dakigu zeintzuk diren; besseler-ek, esate baterako, hirugarren Ouverture bWV 1068 1722koazela esan zuen, hala zenik oraindik ezin bada berretsi ere. Segurua dena da bach-ek berrikusi egin zituela handik urte batzuetara, Leipzig-eko Collegium Musicum-ean antolatutako kontzertuetarako. Tradizioaren arabera, dantza-piezen Suite baten eran antolatutako lan horiek “Ouverture” deitzen dira, lehen piezari erreferentzia egite aldera, luzeena eta guztietatik intentsitate dramatiko handiena duena, "frantses erako" obertura ereduan inspiratua eta garai hartan oso modan zegoena. Hasierako “Ouverture” hiru zatitan antolatuta zegoen: lehena, motela, izaera oso irmoko “pointées” erritmoekin, errepikatzen zena; bigarrena, azkarra, eta konplexutasun handiko ehundura fugatuekin; eta, azkenik, hirugarrena, berriro ere hasierako motela, laburbilketa gisa.

XVII. mendean zehar, suite formak allemande, courante, sarabande eta gigue bezalako dantza nkoak bazituen ere, bach-en garaiko konpositoreek dantza batzuen lekuan beste batzuk jar zitzaketen edo era askotara tartekatu, haien irizpidearen arabera. Horren inguruan ez zegoen arau nkorik. bach berak “Ouverture” piezak modu askean antolatu zituen dantzak aukeratzerakoan. Re maiorreko Ouverture bWV 1068-ean, adibidez, frantses suiteko eredu tradizionalarekiko hasierako lekua kontserbatzen duen dantza bakarra “Gigue” da; gainerako piezak “Air”, “Gavotte I y II” eta “Bourrée” dira. bach-ek konposaturiko lauetatik ospetsuena eta ikaragarriena da beharbada, neurri batean do-n a naturiko hiru tronpeta bikain, tinbal bat eta bi oboe hautatzeagatik. Haize-instrumentuek orkestrari ematen dioten kolorea garrantzitsua da, nahiz eta instrumentu horiek biolinak bikoiztu ohi dituzten, oboen kasuan bezala, eta hariari laguntzeko papera bete. Ezbairik gabe, harirako eta jarraiturako “Air” pieza da gehien miretsiena, edertasun melodikoa eta adierazkortasun sakona medio.

Bach hil ondoren, haren “Ouvertures” piezak, Alemaniako konpositorearen gainerako obren antzera, ahaztuak  izan ziren, harik eta Félix Mendelssohn gazte-gazteak (1809-1847) berreskuratu zituen arte, "pasioa San Mateoren arabera" partitura aurkitumeta berriz estreinatu ondoren, 1829. urtean. badakigu nolako zirrara eragin zion Goethe-ri Mendelssohn-ek bach- en "Ouvertures" piezen pianorako egindako laburtze bat entzuteak. Alemaniako poetak honela deskribatu zuen: “hain arrandiatsu eta dotore sortutako obra, eskailera bat jaisten ari diren pertsona gardenen ilara balitz bezala". Mendelssohn-ek kontzertuko bizitza musikalaren dinamizatzaile bezala XIX. mendearen lehen erdialdean egindako lan izugarrian, ahaztutako obrak errepertorioa sartu zituen, tartean Johann Sebastian bach-en orkestrarako partiturak.

Beraz, 1838. urtean, Mendelssohn berak zuzendu zuen Leipzig-eko Gewandhaus-ean Hirugarren “Ouverture” bWV 1068, "Kantor" ospetsua hartu zuen hiri berean egin eta handik ehun urte baino gehiagora.

Bachen eredua lagun izan zuen Mendelssohn-ek bizitza osoan zehar, eta Re menor-ean egindako 5. Sinfonia, "Reforma" bezala ezagutzen dena, konposatzeko inspiratu
zuen. Augsburgoko Aitorpenaren hirurehungarren urteurrena ospatzeko konposatu zuen, eta entzute pribatuan estreinatu zen 1832. urtean, "pasioa San Mateoren arabera" berreskuratu eta handik hiru urtera. Soila eta erlijiokutsukoa, “Reforma” Sinfoniak hogeita hamabost urte baino gehiago itxaron behar izan zuen editatua izateko, eta urteetan zehar kritikak soilegitzat eta itzaltsutzat ere hartu zuen. Lehen mugimenduan, “Andante, Allegro con fuoco”, elementu liturgikoak sartzeak erabat lagundu zion partiturari seriotasuna hartzen: gaietariko bat dresde elizan abesten zen Amen bat da, urte batzuek geroago Wagnerek Grial Santuaren leitmotiv bezala erabili zuena “parsifal” lanean. Frantziako Remi Jacobs musikologoaren arabera, “Reforma” Sinfonian Mendelssohn-en bi joera sortzaile bizitza osoan zehar aurka jarri zituen barne-borroka adierazten da: luthertar koraletik edan zuen Alemaniako tradizio musikala eta hizkuntza are modernoagoa batzeko ezintasuna. Lehen mugimendu liturgikoaren ondoren, adibidez, Mendelssohn-ek bere alde adeitsuena erakutsiko du, "XIX. mendeko Mozart" deskribapenetik gertuen dagoena, “Allegro vivace” bigarren mugimenduan, sinfoniaren hasierako pisu emozional handiaren aurrean atseden hartzeko balio duen scherzo arina. Izaera malenkoniatsuko eta Mendelssohn-en oso berezko konposizio ederrak, “Andante”k, azken mugimendurako sarreralanak egingo ditu: “Coral y Final”, bach-en miresmenarekiko benetako lagina. Orkestra-orrialde handi hori luthertar “Ein Burg ist unser Gott” [“Gure Jainkoa gaztelu gogorrada”] abestiaren gainean eraikita dago, bach-ek ere erabili zuena bWV 80 Kantatan, Weimar-en konposatua (1715) eta handik urte batzuetara Leipzig-en berrikusia. Tranchefort-en arabera, Mendelssohnek korala aurkeztu zuen zuren koru instrumental gisa, eta jarraian horiei haize metalezko instrumentuak gehituko zaizkie organoaren harmonizazio zirraragarriarekin.

XX. mendearen hasierako frantses musikariek barrokoaren azken faseko musikarekiko erakutsitako lilura oso garrantzitsua eta bereziki adierazgarria izan zen Maurice Ravel-en musikan (1875-1937). berritzailea, dotorea, orkestratzaile bikaina zen Ravel, inorez zuen interesik gabe utzi, eta uneoro transmititu zuen edozein musika- joerarekiko izaera irekia. Musikan antzinakoaren eta modernoaren arteko oreka izatea lortu zuen. Inpresionismotik eta azken Erromantizismoa jasotzen zuen estetikatik abiatuta, Ravel-ek sinpletasunaren alderako bilakaera egin zuen, eta Neoklasizismoaren arauetan sartu zen Lehen Mundu Gerrako urteetatik aurrera. Oraindik ere klasizismotik oso gertu sentituta, Ciboure konpositorea arau guztietatik erabat aske zegoen artista izan zen beti. M. pérez Gutiérrez-entzat, haren estiloak, “Ravel kutsuko preziosismoa” bezala maiz kali katuak, “Barrokoaren frantses preziosismoaren eta XX. mendeko Fauré-ren graziaren arteko batasun-lotura izan nahi du".

“Le Tombeau de Couperin” Ravel en joera neoklasizista modu irekian agertutako lehen obra da ziurrenik. partituraren jatorriaren eta asmoaren inguruan, konpositoreak berak honako hau idatzi zuen: “1915. urtearen hasiera aldera, ejertzitoan sartu nintzen, eta, hori dela-eta, nire musika-jarduera eten egin zen 1917ko udazkenera arte; orduan lizentziatu nintzen. Garai hartan, “Le Tombeau de Couperin” amaitu nuen. Couperin-i ez ezik, XVIII. mendeko frantses musika osoari ere eskaintzen diot omenaldia”. Lehenik eta behin, Suite pianorako idatzia izan zen, eta sei pieza zituen, bakoitza frontean hildako lagun bati eskainia. Marguerite Long piano-jotzaileak, Joseph de Marliave kapitainaren alargunak (Tokata hari eskaini zitzaion), estreinatu zuen parisen 1919ko apirilaren 11n. 1920. urtean, Ravel-ek "Tombeau"ren lau piezaren orkestazioa idatzi zuen (Fuga eta Tokata batik bat pianokoak ziren, eta ezin izan ziren orkestatu). Bertsio hori parisen estreinatu zen urte bereko otsailean, eta, azaroan, Rolf de Maré-ren suediar ballets-ek Campos Eliseos-ko Antzokian aurkeztu zuten Forlane, Minueto eta Rigodon-en bertsio dantzatua.

Ezbairik gabe, dantza-piezak Suite eran jartzeak, esaldi musikalen estiloak eta apaindurak Couperin-en klaberako musikan eta XVIII. mendeko musikan inspirazioa erakusten dute. baina erabiltzen duen hizkuntza harmonikoa modernoa da, beti nduak eta espresiboak diren disonantziez betea. Ravel ez da imitatzailea, sortzaile orijinala, librea eta dotorea baizik. Suite-a “prélude” batekin hasten da, eta horren apaindurek Frantziako barrokoko klabezin-jotzaile nagusiek, L. eta F. Couperin edo J. p. Rameu, garatutako idazkera-estiloa gogorarazten dute. Zerbait arraroagoa da “Forlane” delakoa, dantza barrokoaren “pointée” erritmoa kontserbatzen duena, disonantzia modernoekin zenbait unetan nahasten duen arren. Jakin badakigu Ravel-ek eskuz transkribatu zuela F. Couperin-en “Concerts Royaux”- en “Forlane”, eta "Tombeau"-aren dantzaren izpiritua inspiratu zuela.

XVIII. mendeko frantses musikaren klaberako estilo apaindua “Menuet” lanean agertu da berriro. Hor, oboe da protagonista, “Mussette”-ean nabarmentzen den artzain-giroan, pordoi erako pedal-notarekin. Suite- aren azken pieza “Rigodón” da, eta obrari orkestra-kolore handia ematen dio haize metalezko instrumentuen partehartzearekin. M. parouty-k obra honetan Ravelen orkestazioak izandako garrantzia adierazten du: “iraganari omenaldia egitea baino gehiago egiten du, iragan horrek modernotik izan dezakeen guztia erakusten du laburpen miresgarrian, letran zein izpirituan”.

MAR GARCÍA GOÑI. Musikologoa

Bilatzailea