Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

ON PROYECT & AMAIA ELIZARAN

Kultur

Karlos III.a Prestuaren plaza - Erriberri

2017ko abuztuaren 31a, osteguna - 20.00etan

Empty proiektuan, musika eta dantza batu egiten dira dantza garaikidearen pieza bat egiteko, kalean edo bestelako eremu konbentzionaletan egiteko. Xabier Zeberiok eta Pello Ramírezek Amaia Elizaran dantzariarekin batera egindako lana da, eta lengoaia koreogra ko-musikala bilatzen du, zenbait inprobisaziotatik sortzen dena. Alde batetik, sormen-horizonte berriak esperimentatu eta bilatu beharra, eta, bestetik, proposamen instrumental paregabea planteatzea, oso originala eta ikusgarria, bai entzuteko bai ikusteko (Nyckelharpa eta akordeoi kromatikoa izanik instrumentu nagusiak); hartan, Amaiaren eskutik, inprobisazioa batzen da. Errepertorio atsegina eta bariatua da, eta tartean badira talde berriarentzat propio konposatutako jatorrizko lanak eta zenbait tema folklorikoren bertsioak, adibidez Suediakoak, Euskal Herrikoak,... 

Erriberriko Sekretuak

17:00 / 1h 20’
Erriberriko turismo bulegoa. Ardo Museoa.
Talde kopurua: 20 lagun.
Prezioa: 7,50 €
Erreserbak: Guiarte. T. 948 741 273
Sarrerak online salgai www.guiartenavarra.com
Leihatilan jardueraren egun berean (gelditzen badira).

Bilatzailea