Antzina-antzinako erritmo, ahots eta dantzak hartu dituzte inspirazio-iturri Primitive Grooves taldearen prozesu sortzailerako; banda horrek lengoaia irekia du, eta tradi- zioa eta abangoardia nahasten ditu groove eta erritmoaren eduki handiko oinarri baten gainean. Horrela, jatorrizko temak konpo- satzen dituzte, eta, sustraietatik abiatuta, melodia berriak egiten, sormenari eta bat- batekotasunari espazioak zabalduta.
Hiru musikari hauek aritzen dira Primitive Grooves taldean: César Díez, Jorge Arribas eta Adal Pumarabín; ezagutza musikal han- diko musikariak dira, Celtas Cortos, Rao Trío, La Musgaña, El Naán, Fetén Fetén eta Odra- dec bandetan aritu direnak, besteak beste. Aberastasun eta aniztasun musikal horrek guztiak Jazz, Rock eta Folk estiloen eraginak eman dizkiote Primitive Grooves taldeari, eta, horri esker, berezko soinu bat sortzen dute, nortasun bereziko eta muga estetiko- rik gabeko erritmoen eta estiloen arragoa. Zuzenekoan, gure musika tradizionalaren melodiak entzuteko aukera izanen dugu, hala nola jota, seguidilla edo bulería, baina erritmo afrikar eta amerikarrekin batera, adibidez, dawr hindi arabiarra, sertao brasildarra edo New Orleanseko second line delakoa.
12:00 eta 18:30 / 1h 30'. Finca Manzanos, NA 134 errepidea, 49. km. Azagra.
Prezioa: 7 €
Erreserbak: T. 948 692 042 culturaydeporte@azagra.es / info@manzanos.com