Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

CELTIC ROCK & REELS

Kultur

Espainia plaza - Pasealekua - Lodosa

2017ko abuztuaren 25a, ostirala - 22.00etan

An Taisteal (Bidaia) lanaren arrakastari jarraikiz, musika eta dantza irlandar baten bidaldi batean abiatu dira berriz Los Stompers eta Nuala. Riverdance eta Lord of the Dance ikuskizunen antzeko iturburuetatik sortu da Celtic Rock & Reels ere; izan ere, batetik, klake irlandarraren animazio arina eta zapata bigunaren dantza, eta, bestetik, giga eta reel tradizionalen –egungo erritmoek eraldatuta– akonpainamendu sutsua nahasten ditu.

Odisea zelta horretan, kultura musikal irlandarraren hainbat elementu jorratuko dira, hala nola landa giroko Irlandaren dantzak eta Dublingo tabernetako klakea, edo errepertorio errebeldearen kalapitatik Sean Nós kantuaren edertasun xarmagarria.

Irlandako hizkuntzak (Gaeilge) funtsezko garrantzia izanen du, Los Stompers taldearen zenbait temarekin batera.

Celtic Rock & Reels taldeak Irlandara eramanen gaitu tripulazio maitagarri bati esker: Nualaren koreogra a liluragarria eta Los Strompersen Craic xaloa.

Sean Nós- (Antzinako Estiloa) halako Cante Jondo irlandar bat, akonpainamendurik gabe eta apaindua.
Craic- Animazioa, dibertsioa, algara.

Bisita eta dastatzea Lodosako Perón kontserba-industrian

11:00 / 1h. Perón kontserba-industria.
Prezioa: dohainik. Aurrez eman behar da izena ezinbestez.
Erreserbak: T. 948 69 45 02 / c.peron@terra.com

Bilatzailea