Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

JORGE NEGRETE

Kultur

Auditorioa - Javier

2017ko abuztuaren 12a, larunbata - 12.00etan

Jorge Negrete, un musical lindo y querido” ikuskizunak kantari mexikar handiaren bizitza eta kantu enblematikoenak ekarri nahi ditu gogora. Lolak, haren zale nekaezina baita, omenaldi ikusgarri bat antolatu nahi dio agertokiaren gainean bere interpretatzaile gogokoenari. Horixe da obraren argumentuharia, eta, hartan, musika eta elkarrizketak txandakatzen dira klima oroitarazle, dibertigarri eta festa-giroko batean. Juanjo Bordés, Fabiola Salvatierra eta Pedro Tres kantariek, Elisa Asín eta Luis Miguel Alonso aktoreek, Zacatecas Mariachiak, Calaveras Hirukoteak eta Sandra Gallardo dantza-estudioko bost dantzarik ekarriko dute agertokira Jorge Negrete, baita haren maitasunak, ospea eta musika paregabea ere; aldi berean, ustekabeko liskar batzuk sortuko dira ikuskizuna muntatu ahala. Hori guztia ez da oztopo izanen, eta, azkenean, Lolak lortuko du, modu harrigarri eta gogoangarri batez, omenaldi egitea Charro hilezkorrari.

Bisita Xabierko museo-gaztelura

11:00 / 45'. Gazteluko harrera-lekua.
Prezioa: 3,25 € helduak; 1,75 € haurrak
Erreserbak: T. 948 884 024 / castillodejavier@jesuitas.es

Bilatzailea