Portugaleten sortu zen, 1978an. Trikitilaria eta konpositorea da, eta bere laugarrenn lan diskogra koa aurkezten digu: KeltiK. Sormenaren itsasoetatik nabigatu eta gero, Aburruzaga heldutasun musikalera iritsi zen Geure diskoarekin, tradizioaren aldeko pasioa Bizkaiko Trikitixa lanean eguneratuta eta Denboraren Naufrago lanera iritsita. Etengabeko bilaketan dabilen sortzailea dugu, eta soinu diatonikoaren langile nekaezina. Horren bila dabil bere lanetan, eta oso gogokoa izanen du kalejira bat entzun nahi duenak. Ez du mugarik. Izan ere, ez ditu atsegin mugak. Horregatik, lorpen bat proposatu dio bere buruari, mugez haragokoa, lan berri honetan. Ez da berria musika zeltaren aldeko bere grina. Aurreko lanetan ere bazegoen espiritu zelta bat, eta ez da kasualitatea Ortigueirako jaialdiaren zenbait ediziotan parte hartu izana, ezta Runas promesa gazteentzako lehiaketa irabazi izana ere, 2014. urtean.
17:00 / 1h. Uztarrozeko Ekia gaztandegia.
Prezioa: 3 €
Erreserbak: T. 948 475 256 / oit.roncal@navarra.es. Izen-emateak aurreko egunera arte.