Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

FRANK

Kultur

Foruen plaza - Corella

2017ko abuztuaren 10a, osteguna - 21.30etan

Frank Donostian sortu zen, 2013ko ekainean. Abuztuan entsegu-lokalean demo bat grabatu eta gero, urrian hasi ziren kontzertuak egiten. Eta urte hartako azaroan sartu ziren grabatzera lehen EPa. Facebook eta Bandcampeko orrietan argitaratutako etxeko demo hari esker, Mondosonoro aldizkariak urteko errebelazio-bandetako baten gisara aukeratu, eta Festa Demoskopikoetan jotzera gonbidatu zituen 2014ko otsailean. 2014ko martxoan, My Wild Kingdom lehen EPa argitaratu zuten, zeinak folk rock amerikar intentsuaren eta oso emozionalaren zantzu sakonak baitzituen; hark kritika bikainak jaso zituen zenbait komunikabide espezializatutan, hala nola Ruta 66, Mondosonoro, Kulturaldia, Dod Magazine, eta abarretan.

2016ko otsailean, The Mud and The Thirst lehen LPa argitaratu zuten, aurreko lana baino ilunagoa eta gordinagoa; goraipamenezko kritikak jaso zituen Mondosonoro, Ruta 66, Euskadi Gaztea, Diario Vasco eta Makma eta Río Rojo magazinen aldetik, besteak beste. Era berean, urteko disko onenetako bat izan zen zenbait zerrenda nazionaletan.

Album hori aurkezteko egindako biran, hasierako talde gisa aritu da, bi aldiz, Danny And The Champions Of The World talde britainiarrarekin, eta El Último Vals eta Actual Festival 2017 jaialdian jo dute.

Bisita gidatua Arrese museora eta multzo historikora

19:00 / 1h. Arrese museoa.
Prezioa: Dohainik
Erreserbak: 948 780 331 / casacultura@corella.es

Bilatzailea