Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

SANTA MARIA LA REAL ABESBATZA

Kultur

Eliza - Abartzuza

2017ko abuztuaren 5a, larunbata - 12.00etan

Santa María la Real Eskolaniako garai bateko ikasleek osatzen dute gehienbat Iruñeko Ahots Baxuen Santa María la Real Abesbatza; eskolania1950ean sortu zen tiple kantarien abesbatza sortzeko, Iruñeko katedraleko eliza santuko elizkizunen alderdi musikalaz arduratze aldera. Ahotsen kalitateari eta Javier Redín Mainz zuzendariaren lanari esker, behin baino gehiago deitu zioten eskolaniari Europako zenbait lekutan kontzertuak eman zitzan. Gizartean izandako aldaketak zirela eta, proiektua ez zen sendotu, eta hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean bukatu zen. Zorionez, sorreraren berrogeita hamargarren urteurrenaren karira, garai bateko hainbat ikasleren gogoa berpiztu, eta, 2000an, Ahots Baxuen Santa Maria la Real abesbatza sortu zen. Askotan eskatzen da talde horren presentzia kontzertu eta elizkizun erlijiosoetarako, bai eta Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak edo beste erakunde batzuek babestutako emanaldietarako ere. Sortu zenetik, ospe handiko Pedro María Ardáiz organojotzailea eta zuzendari musikala aritzen da zuzendari Ahots Baxuen Santa Maria la Real Abesbatzan.

Bisita monasteriora

12:00 / 1h Informazio-gunea.
Prezioa: 3 €
Erreserbak: T. 948 520 012

Bilatzailea