Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

JEREZ TEXAS

Kultur

San Pedroko hondakinak - Viana

2017ko abuztuaren 3a, osteguna - 21.00etan

Jerez Texas, beste ezer baino lehen, musikari birtuosoz osatutako hirukotea da: Ricardo Esteve, gitarra  amenkoa; Matthieu Saglio, biolontxeloa; eta Jesús Gimeno, bateria. Halaber, zenbait unibertsoren arteko elkargunea da (flamenkoa, jazza, klasikoa, munduko musikak...).

Bestelako ezaugarriak ere baditu Jerez Texas taldearen musikak: melodia gogoraerrazak, energia kutsagarria eta moldaketa  nak. Baina, ezaugarri horietatik harago, hitz bakar bat nahikoa da Jerez Texasen unibertsoa de nitzeko: plazera.

Plazer partekatua, duela 15 urte hasitako ibilbidean urraketarik gabeko konplizitatean aritutako musikarien artean. Plazer hori eskuzabaltasunez partekatzen dute entzuleekin; izan ere, ametsetara zabalik dagoen ate bat aurkitzen dute han, eta halaxe erakutsi du munduan zehar taldeak izan duen harrera gogotsuak, hain zuzen, 25 herrialdetan egindako 500 kontzertu baino gehiagotan.

Bosgarren disko honetarako (hona aurreko lauak: Saó, 2005 - Patchwork, 2007 - Sun, 2010 - Viento eta Marea, 2013), hirukote fundatzailearen jatorrira itzuli da Jerez Texas, Saguntoko (Valentziatik gertu) antzoki erromatar ikusgarrian egindako kontzertua gogoangarria grabatuta. Antzinako hondakinen artean, apaingarririk gabea baina zinez epela den formula batean, hirukoteak bere musikaren funtsa eskaini du. Musikaria izan edo musikazalea izan, ziur emozioak eta plazerak harrapatuko zaituztela. Horra hor arrazoi on bat Jerez Texasen unibertsoan murgiltzeko.

Bisita gidatua: Ezagutu Viana

18:00 h / 1h Vianako turismo-bulegoa.
Prezioa: dohainik. Aurrez eman behar da izena, Vianan jan edo lo egiten duten bisitarientzat.
Erreserbak: T. 948 44 63 02 / turismoycultura@viana.es

Bilatzailea