Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

ALOS QUARTET

Kultur

Plaza - Los Arcos

2017ko uztailaren 29a, larunbata - 21.00etan

Alos Quartet 1999an sortu zen. Ibilbide artistiko luzea duten musikariz osatuta dago, eta haien errepertorioak zenbait lurralde hartzen ditu, folk garaikidearen barnean. Hamabost urteko bide horretan, laukoteak hainbat emanaldi eta grabazio metatu ditu. Kolaborazio garrantzitsuenen artean, nabarmentzekoa da Dulce Pontes kantari portugaldarrari laguntzen egindako birak, Espainiako eta Portugaleko agertoki garrantzitsuenetan jo izan baitzuen.

Honako hauekin ere aritu da Alos Quartet, bai zuzenean bai grabazioetan: Kepa Junkera, Oskorri, Carlos Núñez, Oreka TX, Ken Zazpi, Los Piratas, El Hombre Burbuja, Bide Ertzean, Angel Unzu eta beste asko gehiago.

Lau disko plazaratu ditu bakarlari gisa:

  • Alos Quartet, en 2004
  • Harizko Txistua, en 2007 
  • 10 Tanta, en 2010
  • Garden, en 2015

Bilatzailea