2015eko udaberrian sortu zen. Hona hemen kideak: Jaime Alvarellos, ahotsa eta gitarra; Ana Iso, bateria; Javier Larrañeta, baxua; Oskar Lacunza, saxoa; eta Javier Ramos, tronpeta. Zangozako Musika Eskola da taldearen elkargunea, horri lotuta baitaude bost musikariak. Taldearen estiloa 60 eta 70eko urteetako soularen inguruan dabil. Wilson Pickett, Otis Redding, Etta James, Chuck Berry edo Ray Charles dira haien eragin handienetakoak.
Errepertorioa bertsio mitikoz betea da, eta hurbila eta parte-hartzailea da ikuslearentzat Soul Meeting taldeak eskaintzen duen ikuskizuna. Ibilbide laburra egin badu ere, taldea bere lekua hartzen ari da Nafarroako panorama musikalean; Iruñeko Udalak antolatutako Versionando zikloan hartu du parte, esate baterako.
17:00 / 1h 30'
Mendukilloko leizeko harrera-lekua.
Prezioa: 5 €
Erreserbak: T. 948 396 095 / 608 623 604 mendukilo@mendukilo.com