2014aren bukaeran sortu zuten taldea Tudelako eta Arguedasko hiru lagunek, kantuak egiteko elkartzen hasi baitziren: Andoni Zubiria Martinez, bateria (29 urte), Luis Pérez-Nievas Pérez, baxua eta koruak (22 urte), eta Alejo Huerta Apastegui (24 urte), ahotsa eta gitarra.
Taldea sortu eta handik hilabete gutxira, bandak Burgoseko Unibertsitatearen zuzeneko musika-lehiaketa (UBULIVE) irabazi zuen; lehen EP bat grabatzea erabaki zuten, eta, gaur egun, 2.000 kopia banatu dira. Urtebete igaro gabe, banda berriz ere estudioan sartu, eta bigarren EP bat grabatu zuen; 1.000 kopia banatu dira. Gaur egun, berrargitalpen batean ari dira lanean, bi EPak batuz. Denbora horretan zehar, banda 100dik gora kontzertu egin ditu panorama nazional guztian barna, eta zenbait jaialditan hartu du parte, besteak beste Sonorama Riberan.Taldearen estiloa askotarikoa da, musika-genero sorta zabala hartzen baitu; rock edo pop alternatiboaren barnean sailkatu genezake, baina eragin askorekin: Folk, Country, Bluegrass, Blues...
Aperitiboa. 19:00 / 1h
Valtierrako landa-leizeak. Palomeres kalea 46.
Prezioa: 5,50 € helduak; 3,50 € haurrak
Erreserbak: T. 661 846 757 / info@bardeneras.com