Lou Topet banda, Harkaitz Cano idazlea eta euskal musikaren izen ospetsu batzuk elkartu dira Pete Seeger newyorktarraren espiritua berpizteko, proiektu paregabe eta ahaztezin batean.
Pete Seeger Ameriketako Estatu Batuetako folk-kantari ospetsuenetako bat izanzen. Woody Guthrierekin batera, bere herrialdeko abangoardia musikal ezkertiarra ordezkatu zuen, eta betiere gogoratuko ditugu Lincoln Brigadari eskainitako bertso haiek, 1978an gurera egindako bisita hartan egin zituenak. Seegerrek eragin handia izan du euskal musikan, eta bere temak bertsionatu dituzte, besteak beste, Benito Lertxundik, Fermin Muguruzak eta Garik.
Proiektua Pete Seegerri egindako omenaldifesta da, eta tema klasikoak adituko ditugu horretan, Lou Topet taldeak berritutakoak. Honako hauek dira taldeko kideak: Oier Aranzabal, Rafa Rueda, Oihan Larrañaga eta Ander Zulaika, oraingo honetan Joserra Semperena eta Joseba Irazokirekin batera.
“Bertsioak egiteko tenorean, ahalik eta geureenak egiten saiatzen gara –esaten digu Lou Topet taldeko fundatzaile Aranzabalek–. Loraldiaren enkargua aukera baten gisara hartu genuen, eta gure aurreko diskoaren luzapen baten antzera –Abesti bat gutxiago diskoaz ari da–. Gustura aritu ginen, Seegerren zale porrokatuak baikara”, zeina “herriarekin eta herriarentzat kantatzen baitzuen modu didaktiko batez”. Kontzertu honetarako prestatutako errepertorioan dozena bat kantu daude, Rock eta Country musikara bideratutako soinu batekin.
17:00 / 1h Uztarrozeko Ekia gaztandegia.
Prezioa: 3 €
Erreserbak: T. 948 475 256 / oit.roncal@navarra.es Izen-emateak aurreko egunera arte.