Hamar urtetik gorako ibilbidea izanik, Gregario de Luxek 60. hamarkadako musika beltzaren espirituari eusten dio agertokien gainean. Energiaz eta indarrez betetako zuzenekoa dute, eta, horretan, ikuskizunaren funtsezko parte bilakatzen dira ikusleak. Hamabi musikari agertokiaren gainean, Rhythm and Blues eta Soul estiloetako klasiko handiak berraztertzen dituztenak, Stax edo Motown diskoetxe mitikoen soinuetara eramanez pop eta rock estiloetako kantu gogoangarriak (Janis Joplin, The Beatles, Queen, AC-DC eta beste asko). Bestalde, tema pro- pioak ere tartekatzen dituzte, mundua eraldatu zuen usain gozoa oraindik ere gordetzen dutenak. Errezeta horrekin, Nafarroako bandak jaialdi garrantzitsuenetako batzuetan jotzea lortu du (sei aldiz Heineken Jazzaldian), eta arrakastak lortu herrialde guztiko areto mitikoetan. 2017an, hirugarren lan diskograkoa aurkeztu dute, Life! izenburukoa.
18:00 / 1h
Artajona - Zerkoko informazio-gunea.
Prezioa: 4,5 €
Erreserbak: T. 670 481 965 / info@reinodeartajona.com