Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

ALBERTO ARTETA GROUP

Kultur

Malvas plaza - Fitero

2017ko uztailaren 1a, larunbata - 21.00etan

Alberto Arteta Group boskote bat da, herrialdeko jazz-musikari eskatuenek osatutakoa; proiektuak BBK impulso saria jaso du berriki, bere kalitate, originaltasun eta freskuragatik. Boskoteak jazz gaurkotu eta fresko bat proposatzen du, eta, horretan, inprobisazioak eta bandako kideek elkarri entzuteko joerak funtsezko eginkizuna jokatzen dute. Bat diskoaren arrakastaren ondoren, the legacy disko berria eskainiko dute, entzuleak musikaz liluratzen jarraitzeko asmoz.

Alberto Arteta: saxoa / Luis Giménez: gitarra / Satxa Soriazu: pianoa / Kike Arza: kontrabaxua / Juanma Urriza: bateria

Bisita gidatua Fiteroko monasteriora

12:00 / 1h
Monasterioko elizako atea. Erreserbak:
T. 948 776 600 / turismo@fitero.es

Bilatzailea