Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

I Am Not Your Negro

Nafarroako filmoteka - Iruña

2017ko ekainaren 16a, ostirala - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Raoul Pecken (Lumumba, Molock Tropical, edo Sometimes in April) I Am Not Your Negro, James Baldwinen Remember This House lan amaitugabea berriz aztertzen da,Edward Said o Frantz Fanonen mailan dagoen poeta, idazle eta afroamerikarren eskubideeen aldeko aktibistarena. Liburu originaleko pasarteak erabiliz, Samuel L. Jacksonen ahotsak Baldwinen testuak irakurtzen ditu eta fitxategietan egindako lan paregabeari esker, dokumentalak Estatu Batuetako arrazismoari buruzko ikuspegia eskaintzen du, egilearen hiru lagun minen bizitza – eta geroko erahilketen- bitartez: Martin Luther King Jr., Medgar Evers eta Malcolm Xena hain zuzen ere.

Nazioarteko kritikak txalotua, dokumentalak hainbat sari jaso ditu (Berlineko epaimahai eta ikusleen saria, Torontoko ikusleen saria, Chicagoko Nazioarteko Zinemaldian Dokumental onenaren saria, Filadelfiako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren ikusle eta epaimahaiaren saria, Black Film Critics Circle Awardsen aipu berezia, etabar), filma Oscar sarietako Dokumentalik Onenaren sailerako hautagaia izatera heldu arte.

EB/Frantzia/Belgika/Suitza, 2016 

  • Zuzendaria: Raoul Peck
  • Gidoia: James Baldwin, Raoul Peckek bildu eta editatua
  • Argazkilaritza: Henry Adebonojo, Bill Ross IV, Turner Ross (C)
  • Musika: Alexei Aigui
  • Muntaia: Alexandra Strauss
  • Fitxategietako ikerlana: Marie-Hélène Barbéris
  • Dokumentala. Parte hartzen dute: Samuel L. Jackson (Narrador), James Baldwin, Harry Belafonte, Ray Charles, George W. Bush, Dick Carvett, Marlon Brando, Bob Dylan, Tony Curtis, Gary Cooper, Doris Day, Joan Crawford, etabar.
  • Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez gaztelaniazko azpi-tituluekin.

Iraupena: 93 min.

Bilatzailea