Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

El nuevo Rijksmuseum

Nafarroako filmoteka - Iruña

2017ko maiatzaren 24a, asteazkena - 20.00etan

Dokumentala urte honen hasieran aurkeztu zen ICO Museoan eta Iruñeak bigarren erakustaldia jasotzen du. Filmak eraikin ospetsuaren eraikuntza edo berrikuntza baino gehiago erakusten du. Honen edukiak gaur egungo Europak dituen Rembrandt, Vermeer, Hals edota Van Gogh bezalako lan miresgarrien gordelekua eraldatzeko izan dituen zailtasunak biltzen ditu.

Eraikina XIX menderaren amaieran proiektatu zuen Pieter Cuypers arkitektu holandarrak. Urteen igarotzeak birmoldaketa sakon bat derrigortu zuen erakinak bete behar zuen rol bikoitzerako: museo eta igarobidea. Azken funtzio honek, txirrindulari holandarren erabateko oposaketarekin topo egin zuen, bi urteetan zehar birmoldaketa geldiarazi zuena. Hamahiru urteko eraikuntza infernu burokratikoa bihurtu zen, gaur egun munduko pinakotekarik onena mantentzeak duen ondorioarekin saritua izan dena.

Hainbat aldi-bereko historio, bakoitza bere paregabeko pertsonaiekin, prozesu zail honekin batera jazo egiten dira. Dokumentala proiektu honetan buru-belarri lan egin zuten pertsona guztiei eskainitako omenaldia da, bereziki Cruz eta Ortiz arkitektu sevillarrei, birmoldaketaren egileak. Herbehereatako Erregeak kondekoratu egin zituen, Herbehereatako Leioaren Errege- Ordenaren zaldunak izendatuz, egindako lanarengatik Espainiako Arkitekturari eskainitako Nazioarteko Saria irabazteaz gain. 

Aurkezten dute: Antonio Ortiz eta Patxi Mangado, arkitektuak.

Het Nieuwe Rijksmuseum, Paises Bajos, 2013

  • Zuzendaria: Oeke Hoogendijk.
  • Gidoia: Antonio Cruz y Antonio Ortiz
  • Argazkilaritza: Sander Snoep, Gregor Meerman (C)
  • Musika: Maurice Horsthuis, Eelco van de Meeberg, Christiaan van Hemert.
  • Dokumentala
  • Parte hartzen dute: Taco Dibbits, Wim Pijbes, Antonio Cruz, Antonio Ortiz, Marjolein de Lange.
  • Iraupena: 93 min.
  • Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez, frantsesez eta nederlanderaz, gaztelaniazko azpi-tituluekin.
  • Doako sarrera
  • Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Bilatzailea