es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

El espíritu del 45

Nafarroako filmoteka

2017/03/22

Bigarren Mundu Gerra eta gero Britainia Handian utzitako giroari buruzko dokumentala. Gerra eta geroko sozialismo berriaren espiritua aztertzen du (1945-1951), 1979 eta gero Margaret Thatcherren gobernuak desagerrarazi egin zuena.

Bigarren Mundu Gerra borroka latza izan zen, agian herrialde honek inoiz bizi behar izan zuen gatazka kolektibo handiena. Besteak sakrifizio handian egitera behartuta zeuden bitartean, errusiar herria adibidez, mundu berri hobeago bat sortzearen grina oso handia zen bai hemen eta bai beste lekuetan. Pobrezia berriz ere ikusten utziko ez genuela uste genuen, langabezia edo Faxismoen igoera gure bizitza guztiz eraldatzen dute.

Guda elkarrekin irabazi genuen eta bakea elkarrekin irabaziko genuen ere. Kanpaina militarrak aurrera eramateko gai baldin bada, ezin al dugu etxebizitzak eraiki, gizartze-osasun edo garraio zerbitzuak sortu, edo dena berreraikitzeko behar ditugun gauzak lortu?

Ideia garrantzitsuena guztien artean elkarbanatutako propietatea zen eta bertako produkzio eta zerbitzuek guztioi lagunduko ziguten. Gutxi batzuk ez ziren besteen kontu aberasten. Ideia oso polita zen, ospetsua eta gehiengoa bere alde zegoen. 1945ko espiritua zen. Agian gaur guzti hau gogoratzeko momentua izanen da. (Ken Loach).

Dokumental honen programaketarekin 2010-2015 urteak Ezinbesteko Zinema zikloaren erakutsi nahi dira, azken aldi honetan zinema egiteko modua nola aldatu den erakutsi nahi da.

The Spirit of ‘45, Erresuma Batua, 2013

  • Zuzendaritza eta gidoia : Ken Loach
  • Montajea: Jonathan Morris
  • Musika : George Fenton
  • Dokumentala

Hizkuntza : J.B. ingelesez azpitituluekin gaztelaniaz.
Iraupena : 94 min.


Prezioa: 3.00 €
Sarrerak erosi