Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Maria Joâo Pires eta Scottish Chamber Orquestra

Baluarte (Areto Nagusia) - Iruña

2017ko otsailaren 5a, igandea - 19.00etan

Baluarte Fundazioaren Denmoraldia

Portugalgo Pires pianista (Lisboa, 1944) Baluarteko Steinwayren teklatura itzuliko da, 2005eko urtarrilean ere jo baitzuen. Itxuraz txika den arren, musikaren arloan benetako erraldoia da emakume hau, eta kontzertu bakoitza egiazko esperientzia bihurtzen du, berak aitortzen duenez, «ikus-entzuleak baitira garrantzitsuenak, eta kantorean kokatutako partitura bakoitza, estreinaldi bat». Oraingo honetan, Scottish Chamber Orchestra, Robin Ticciati zuzendari titular gazteak zuzenduta, ariko da pianistarekin batera Dvorak eta Mozarten lanak interpretatzen. Hain zuzen, bira honetan, Salzburgon, Rotterdamen, Luxenburgon, Parisen eta Baluarten ariko dira. Programan, Mozarten 27. kontzertua. Deutsche Grammophonerako, Claudio Abbadorekin grabatutako Mozarten kontzertuak klasikoak dira jada. Ondoren, Haydn-en azken sinfonia, Londres izenekoa, aparteko musikariaren ibilbidearen gailurra.

I. ATALA

Antonin Dvořák (1841-1904)
Légends, Op. 59 B 122 (hautaketa) 25’      

  • 1. Allegretto non troppo, en Re menor      
  • 2. Molto moderato, en Sol mayor      
  • 7. Allegretto grazioso, en La mayor      
  • 8. Un poco allegretto, en Fa mayor      
  • 4. Molto maestoso, en Do mayor

Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791)
Piano eta orkestrarako 27. kontzertua
Si bemol maiorrean, KV 595 29’    

  •  Allegro      
  • Larghetto      
  • Allegro
–Atsedenaldia– 

II. ATALA

Joseph Haydn (1732-1809)
Sinfonia 104 Do maiorrean, Londres  29’    

  • Adagio – Allegro      
  • Andante    
  • Menuetto. Allegro      
  • Finale. Spiritoso

Zuzendaria: Robin Ticciati
Bakarlaria: Maria Joâo Pires, pianoa

Bilatzailea