Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

El crimen del Sr. Lange

Nafarroako filmoteka - Iruña

2017ko urtarrilaren 25a, asteazkena - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Ezinbesteko Zinema

 Batala Pariseko inprenta galgarri bat zuzentzen duen iruzurti bat da. Zorrez gainezka, Langek, bere langileetako bat, idatzitako Western istorio batzuk inprimatzea erabakitzen du. Baina, akreedoreek ez dute bakean uzten, hiritik ihes egitera behartuta sentitzen da eta tren istripu handi bat aprobetxatuz bere heriotza asmatzen du. Albistea ezagutu eta gero bere langileek Langeren eleberriari esker irabaziak jasotzen hasi den kooperatiba bat sortzea erabakitzen dute.

Zuzendariaren gara politizatuaren barne kokatzen da eta herri melodrama baten antza hartzen duen egilearen iritzi ideologikoa azaltzen duen fabula bat da. Akzioaren zatirik handiena pelikularen protagonistak bizi diren eraikineko patio borobilean gertatzen da. Jacques Préverten ideia, akzioa espazial moduan zentralizatzearena, kontaketari zentzua ematen dio, horrela Urriko Taldeak defendatzen zuen lan kolektiboaren ideia indartzen baitzuen. Urriko Taldea marxismoari hurbiltzen zen antzerki talde bat zen, aktoreak eta gionista eman zituena (J. Prévert).

François Truffaut nahita idatzi zuen pelikula: “Renoirren film guztietatik, espontaneoena da, filmatze eta kamara mirari gehien dituena, egi eta edertasunez beteena, graziak ukittutako film baten aurrera gaudela esan ahal baitugu”.

Le crime de Mr. Lange, Frantzia, 1936

  • Zuzendaritza: Jean Renoir
  • Gidoia: Jean Renoir, Jacques Prévert.
  • Argazkiak: Jean Bachelet (ByN)
  • Antzezleak : René Lefèvre, Florelle, Jules Berry, Marcel Lévesque, Odette Talazac, Henri Guisol, Maurice Baquet, Jacques B. Brunius, Nadia Sibirskaïa.
  • Hizkuntza : J.B. frantsesez azpitituluekin gaztelaniaz.
  • Iraupena : 80 min.
  • Sarrera: 3 €

Bilatzailea