Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

A sangre fría

Nafarroako filmoteka - Iruña

2017ko urtarrilaren 13a, ostirala - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Truman Capoteren izen bereko eleberriaren moldaketa. Kansaseko langile zintzo batek bizitza lasaia darama bere emazte eta bi semeekin. Ezin du ezta imajinatu ere egin edukiko duten zorigaiztoko amaiera burutik eginda dauden bi ex-presoen bisita jasotzen dutenean.

Txuri-beltzean filmatutakoa, gertaera gertatu zen eszenatokietan filmatuta eta istorioko pertsonaiak ikusi zuten argi berberarekin, Brooks azken detailean ere lan soil eta borobil bat aurkezten du, heriotza-zigorrari buruzko hausnarketa interesgarriarekin batera. Borreroen jatorri soziala, kartzelan egon izanaren egoera eta bizitza aukera eza, biktimen lapurreta eta hilketaren planaren elementu erabakigarriak izan ziren, gero jaso zezaketen zigorra baino askoz erabakigarriagoak.

Capoteren eleberria 1966. urtean  publikatu zen eta filma urte bat geroago estreinatu zen, duela 50 urte.

Oscarretan 4 aldiz hautagai izan zen (Zuzendaria, Moldatutako Gidoia, Argazkiak, Musika), Urrezko Globoetan Nominatua (Dramarik Hoberena) eta Zuzendarien Sindikatuak (DGA) nominatua. David di Donatello saria jaso zuen atzerriko zuzendaririk hoberenera eta National Board of Review zuzendaririk hoberena.

In Cold Blood, EEBB, 1967

  • Zuzendaritza : Richard Brooks
  • Gidoia: Richard Brooks, según la novela de Truman Capote.
  • Argazkiak: Conrad Hall (ByN)
  • Musika: Quincy Jones.
  • Antzezleak : Robert Blake, Scott Wilson, John Forsythe, Paul Stewart, Jeff Corey, Gerald S. O’Loughlin, John Gallaudet, James Flavin, Charles Mcgraw, Will Geer.
  • Hizkuntza : J.B. ingelesez azpitituluekin gaztelaniaz.
  • Iraupena : 134 min

Bilatzailea