Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Mimirichi (Kiev-eko pailazoak)

Baluarte - Iruña

2016ko abenduaren 27a, asteartea - 18.00etan
Prezioa: 9.00 €

Paperezko munduak.

Baluarte Eguberriko Denboraldia.

Mimirichi Ukrainatik datorren Klown eta Pantomima Antzerki taldea da, pailazo eta pantomimaren arteak erabiltzen dituen Errusia aldeko haurrentzako antzerki talderik garrantzitsuenetarikoa. Kaleko bufoi eslaviarren tradizioa Europako antzerki mimikoarekin (Chaplin, Marceau) bateratzen ditu. Mimika, keinuak eta akrobazia bateratzen dituen Paperezko munduak ikuskizunaren hari gidaria paper txuria izango da. Hiru mimo arituko dira oholtza-gainean: eszenatokia paperez bilduko dute, papera jango dute, moztuko dute, paperezko guda egingo dute... Ikuskizunaren protagonistak mundu guztia atzetik duela pentsatzen du. Mundutik kanpoko jendearekin harremanetan hasi orduko, ordea, pertsonen xurgatzaile bilakatuko da. 
 
 
* IRAUPENA: ORDU 1 ETA 15 MINUTU

Bilatzailea